Zinemaldian, zentzumen urritasuna dabenek be gozau ahal izango dabe zinemaz

Bizkaie! 2010-09-14 18:41   Barriak

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Zinemaldiak ikus-entzunezkoak zentzumen urritasuna dabenentzat be irisgarri egiteko konpromisoa hartu dau. Lankidetza horri esker, Zinemaldiaren gala guztiak azpititulau egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emonaldietan be, eta ekitaldi horreez gorrek be gozau ahal izango dabe.

Hirugarren urtez jarraian, Donostiako Zinemaldiak ikus-entzunezkoak zentzumen urritasuna dabenentzat be irisgarri egiteko konpromisoa hartu dau, eta helburu hori lortzeko, Espainiako Azpitululatze eta Audiodeskribapen Zentroaren (CESyA) laguntzinoa jaso dau.

Lankidetza horri esker, Zinemaldiaren gala guztiak azpititulau egingo dira lekuan bertan, baita telebistako emonaldietan be, eta ekitaldi horreez gorrek be gozau ahal izango dabe. Horrezaz ganera, gorrentzat azpititulautako proiekzinoak eta ikusmen urritasuna dabenentzat audiodeskripenak egingo dira.

Bestalde, Zinemaldiak antolatzen dituen jardueren barruan, 'Pelikula espainiarretarako eta europarretarako diru-laguntzinoak. Ezinduentzako egokitzapenaren aldeko apustua' izenburuko mahai-ingurua egingo da hilaren 21ean, arratsaldeko 16:00tan. ICAA eta CESyA erakundeetako ordezkariek parte hartuko dabe, aniztasun funtzionala daben pertsonei egokitutako edukiak sortu gura dituen ekoizleek zein ikus-entzunezkoen sektoreko gainontzeko eragileek eskura dituen laguntzinoak ezagutarazoteko helburuagaz.

Era berean, CESyAk eta Zinemaldiak bi emonaldi irisgarri eskainiko ditue zentzumen urritasuna daben pertsonentzat. Made in Spain atalean aukeratuak izan diren Daniel Monzonen 'Celda 211' eta Julio Medemen 'Habitación en Roma' izango dira emongo diran filmak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu