'Euskara 20 minututan? Bai' ekimenak egingo da asteburuan Getxon

Bizkaie! 2010-09-15 15:50   Euskerea berbagai

Antzezpen ludiko eta didaktikoa Xabier Paya bertsolari algortarraren gidoian oinarrituta dago eta besteak beste, agurrei, zenbakiei, familiari eta erosketak egiteko moduari buruzko euskerazko oinarrizko hainbat nozino landuko ditu. Ekimena irailaren 18an eta 19an izango da, 13:00etan.

'Euskara 20 minututan? Bai' ekimena Algortako Satistegi plazan izango da datorren asteburuan, irailaren 18an eta 19an, 13:00etan, Getxoko Udalak aurreko astean Getxo Folk Jaialdiaren harian jarritako karpan.

Hirugarren edizinoaren barritasunak honakoak dira: lehenengoz Algortan be egitea; eta antzezlanaren ostean, 20 minutuko euskera klase laburra be eskaintzea, euskera ikastearen inguruan sortutako mito guztiak gainditzeko helburuagaz. Lehenengo edizinoan klasea baino ez zan izan; bigarrenean antzezpena eta aurtengoan bi jarduerak.

Antzezpen ludiko eta didaktikoa Xabier Paya bertsolari algortarraren gidoian oinarrituta dago eta besteak beste, agurrei, zenbakiei, familiari eta erosketak egiteko moduari buruzko euskerazko oinarrizko hainbat nozino landuko ditu.

Aktoreak Itxaso Paya eta Jokin Ayerragaray dira eta irakasleak udalerriko Lauaxeta eta J.A. Agirre euskaltegietakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu