Pello Telleria idazkariordeak Euskaltzaindia itxi dau

Bizkaie! 2010-09-15 17:47   Euskerea berbagai

Pello Telleriaren hutsartea bete arte, Joseba Zabaleta kudeatzaileak hartuko ditu idazkariordearen erantzukizunak

Pello Telleria idazkariordeak Euskaltzaindiaren Zuzendaritzari gutun bat bialdu eutson irailaren 1ean, Akademian orain arte bete dauen lana bertan behera ixtea erabagi dauela jakinarazoz. Bidezkoa dan legez, arauzko 15 egun lehenago jakinarazo eutson erakundeari, eta, beraz, Telleria jn.aren azken lan-eguna gaur izango da.

Zuzendaritzak, irailaren 3an izandako bileran, eskerrak emon eutsozan Telleriari, hainbat urtetan egindako lanagaitik, eta, etorkizunari begira, suberterik onena opa eutson. Horrezaz gan, zemendiko osoko batzarra Bilbon eta egoitzan egitekoa danez, batzarraren azken aldian eta euskaltzainakaz eta langileakaz egoteko eta agur-ekitalditxua gauzatzeko konbita egin eutson.

Kontuak kontu, Pello Telleriaren hutsartea bete arte, Joseba Zabaleta kudeatzaileak hartuko ditu idazkariordearen erantzukizunak, eta, orain arteko moduan, espero izatekoa da, zeregin horreetan be guztion laguntzinoa eskergarria izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu