Kalinpan egitasmoaren irudia aurkeztuko dabe Bermeoko estropadatan

Bizkaie! 2010-09-14 12:56   Euskerea berbagai

Bermeoko Urdaibai Arraun Taldeak Kontxako Banderea irabazi eta ia astebetera, zapatu honetan, irailak 18, urteroko estropadea egingo da Bermeon, aurten, inoiz baino bereziagoa izango dana. Berezia, garaipenagaitik eta, berezia, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, Arrain Azokaren bezperetan euskeraz berba egiteko indarra emoten dauen freskagarria, Kalinpan, aurkeztu ondoren, orain KALINPAN irudia ikusi egin ahal izango dalako.

Bermeoko Urdaibai Arraun Taldeak Kontxako Banderea irabazi eta ia astebetera, zapatu honetan, irailak 18, 'Bandera de Bermeo-Bermeo Hiriko Ikurriña' urteroko estropadea egingo da Bermeon, aurten, inoiz baino bereziagoa izango dana. Berezia, garaipenagaitik eta, berezia, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, Arrain Azokaren bezperetan euskeraz berba egiteko indarra emoten dauen freskagarria, Kalinpan, aurkeztu ondoren, orain KALINPAN irudia ikusi egin ahal izango da, estropadatan.

'Kalinpan freskagarriaren helburua da kirola eta euskara uztartzea. Zelan? Herriko jardueratan parte hartuz eta kirolean euskeraz egin daitekeala gogorarazota', azaldu dabe Eskera Saileko iturriek.

'KALINPAN ibili, izerditu eta edan' lelopean, hilaren 18an agerpen publikoa egin ondoren, aurrera begira be, herrian antolatzen diran kirol jardueratan eta egitasmoren bat egiten daben alkarteekin ibiliko da KALINPAN, laguntzen. 'Izan be, kirola eta euskerea esku beretik doaz Bermeon'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu