Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko kanpainea abaiarazoko dabe gazte bizkaitarren artean
2009-01-28 17:26 Euskerea berbagaiDBHko laugarren mailako 5.500 gazte baino gehiago dira sentiberatze-kanpaina honen hartzaileak. Kanpainearen helburu nagusia gazte horreek guztiek Lanbide Heziketan eta Batxilergoan euskeraz ikasten segidutea da, aurreko ikasketetan moduan. Alkarbide Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau dau 38 udalerritan martxan jarriko dan kanpaina hau.
The Black Crowes da Azkena Rock jaialdirako baieztatu daben lehen taldea
2009-01-28 14:22 MusikeaThe Black Crowes talde estadubatuar mitikoak 2009. urtean disko barria atarako dau eta lan horretako kantuak zuzenean aurkeztera etorriko da Robinson anaien taldea Gasteizera.
Bermeon 2007an jaiotako umeei eskainitako bertsoen liburua argitaratu dabe
2009-01-28 13:54 Euskerea berbagaiLiburuan, ume bakotxaren izen-abizenak, jaiotza-datea, bertso-papera eta umearen argazkia jasoten dira. Bertsoaren azpian, bertsoa idatzi dauen bertsolariaren izena eta bertsoa kantetako doinua aitatzen dira.
Esnea ona al da helduontzako?
2009-01-28 13:50 Jan edanakHeldu askori kalte egiten deutse esneak. Ugaztun guztiak amaren esnea digeriduteko gai dira, baina haztean gaitasun hori galtzen dabe. Gizakiak salbuespena ete gara? Gizakiok aro guztietan eutsi egiten deutsagu esnea digeriduteko gaitasunari, beraz ezinbesteko galderea da ondokoa: bizitza osoan esnea hartzea ona da? Txarra da?
The Boss garagarrilaren 26an izango da Bilbon, San Mamesen
2009-01-28 10:44 MusikeaBruce Springsteen musikari eta abeslari estatubaduarrak kontzertua eskainiko dau The E Street Banda mitikoagaz batera garagarrilaren 26an, Bilboko San Mames futbol zelaian. Oraintsu kaleratutako 'Working on a Dream' izenburuko diskoa aurkezteko munduko birearen barruko kontzertua izango da musikariaren webgune ofizialean agertu dan egutegiaren arabera.
Bilboko Udalak 'Jarduteko' konbita egin dau 2009rako kultur programazinoaren bidez
2009-01-28 10:38Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kirola metaforatzat erabili dau 2009ko kultur programazinoa aurkezteko. Azken urteotan egin dauen legez, Udaleko Sail honek datozen 12 hileotarako programautako jarduera nagusiak laburbiltzen dituan programea argitaratu dau
Bibebarrieta Kulturguneak Blanca Sarasua poeta bilbotarra omenduko dau
2009-01-27 17:33 sariak-autortzak'Música de aldaba' liburuaren aurkezpena izango da omenaldiaren edukia, izan be, XIX. San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia Saria irabazi dau oraintsu Sarasuak obra horregaz , 6.000 eurogaz eta lanaren argitalpenagaz saritua izan dana.
Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeak zuzenean Bermeon
2009-01-27 16:40 MusikeaRockaren joera desbardinek bat egingo dabe datorren zapatuan, hilak 31, Bermeon (Bizkaia), Nuntxaku kultur alkarteak antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' egitarauren barruan, Capsula, Los Paniks, Eureka Hot IV eta Lobo Electrico taldeek eskainiko daben kontzertuan.
Euskerearen erabilera planetarako aplikazino barria aurkeztu dabe
2009-01-27 14:41 Euskerea berbagaiHerri-administrazinoetako euskera teknikarientzako lan jardunaldiak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Erabilera planak herri-administrazinoetan' goiburupean, eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira gaur eta bihar. Bertan aurkeztu dabe IRATI, euskerearen erabilera planetarako aplikazino barria.
'Bidean', Nafarroako Bertsolari Txapelketea'09: Auriztik Elizondora
2009-01-27 14:04 BertsolaritzeaNafarroako XVIII. Bertsolari Txapelketea zezeilaren 31tik martiaren 21era izango da aurten eta igaz bezela 25 bertsolarik parte hartuko dabe. Saioa Alkaiza iruindarrak, berbarako, lehenengo aldiz parte hartuko dau.
Korrikaren Kulturbireak dozena erdi ikuskizun baino gehiago eroango ditu euskal herrietara
2009-01-27 11:20'Euskal Herriko edozein txokotan dagozan, baina plazaratzeko aukerarik ez daben emonaldi kulturalak egiteko aukerea eskaintzea da Kulturbirearen helburua'. Herri eta auzoetan, berbaldiak, kontzertuak, erakusketak, txapelketak, trikitilariak, bertsolariak, ipuin kontalariak… egongo dira. Tartean, Benito Lertxundi musikaria, Pirritx eta Porrotx pailazoak, 'Erregea eta bufoia' bertso-ikuskizuna...
Unai Basurkok bere herriaren omenaldia jaso dau
2009-01-27 10:22 Euskaldunak munduanPortugaleteko alkate jn.ak ondoko berbakaz Portugaleteko Udalaren bermea eta babesa erakutsi deutsoz Basurkori: 'Eskerrik asko, Unai, Portugaleteko eta Bizkaiko izena mundu osotik eroateagaitik. Badakizu beti izango dozula portugaletetarren beroa eta bermea. Vendée Globeko abentura honen ondoren, Pakea Bizkaiak proiektu barriei ekitea espero dogu'.
Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak euskerea alkarlanean sustatzeko akordioa sinatu dabe
2009-01-27 10:05 Euskerea berbagaiHizkuntz politikearen ardurea daben Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailek euskerea sustatzeko alkarlana adostu dabe. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzeak, euskerea kultura-loturatzat hartuta eta ondarea sustatzeko eta bultzatzeko bakotxak dituan eskumenak erabiliz, Asmoen Adierazpena izenpetu dabe Iruñean, Nafarroako Jauregian.
Ainhoa Artetak platinozko diskoa jaso dau 'La Vida' lanagaitik
2009-01-26 17:53 MusikeaAinhoa Arteta soprano tolosarrak platinozko diskoa jaso eban bart New Yorken, 'La vida' bere azken lanaren 200.000 ale baino gehiago saldu ostean. Diskoan, azken mendeko estilo desbardinetako abesti klasikoak kantetan ditu Artetak.
Ura eta sua belaunen azpitik esaten da baina haize boladakaz be kontuz...
2009-01-26 14:41 Begi betegarriLuis Berrizbeitiak irabazi dau XXII. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea
2009-01-26 14:21 sariak-autortzak'Désert' (Basamortua), Afrika iparraldeko kultura galduen handitasuna eta Europara ailegautako etorkinen noraeza erakusten dituan obrea itzuli beharko dau aurtengo Durangoko Azokan aurkezteko. Horretarako, 7.500 euroko saria jaso dau.
Eusko Jaurlaritzeak eta IMQ-k 'BAT Basque Team' ekimeneko 52 euskal kirolariak omenduko ditue
2009-01-26 14:15Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Institutu Mediko Kirurgikoak (IMQ) omenaldia egingo deutse gaur arratsaldean 'BAT, Basque Team' ekimenaren barruko 52 euskal kirolariei, Bilbon. BAT ekimenaren helburua da eliteko kirolaren praktikea sustatzea.
Blas de Oteroren 'Olerkiak irudi'
2009-01-26 13:14Blas de Otero Fundazinoak 14 eta 20 urte bitarteko neska-mutilei begirako 'Bertso batzuetarako irudiak' argazki lehiaketea antolatu dau Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesagaz.
Kike Eguzkiza: 'adoptetako helburu bakarra familia sortzeko gogoa izatea da, ez inor salbetea'
2009-01-26 11:55 BarriketanUme Alaia alkarteko ordezkaria
Gaur, hilak 26, amaituko da AC/DCren kontzerturako 70 gonbidapenen zozketan izena emoteko epea
2009-01-26 11:36 MusikeaZozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...