Getxoko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu

Bizkaie! 2010-09-13 17:42   Musikea

Danetara, 25.000 bat lagun izan dira atzo bertan amaitu zan Getxoko Nazinoarteko Folk jaialdian. Xabi Aburruzagaren saioak jarri eban amaierea bere azken diskoaren aurkezpenaren eskutik. Horretan zenbait euskal musikari agertu ziran eszenatokian trikitilari bizkaitarragaz eta saio arrakastatsuenetako bat izan zan.

Danetara, 25.000 bat lagun izan dira atzo bertan amaitu zan Getxoko Nazinoarteko Folk jaialdian. Xabi Aburruzagaren saioak jarri eban amaierea bere azken diskoaren aurkezpenaren eskutik. Horretan zenbait euskal musikari agertu ziran eszenatokian trikitilari bizkaitarragaz eta saio arrakastatsuenetako bat izan zan.

Jaialdiaren lau egunetan, 11 saio eta kale-banden desfileak izan dira folk musika zaleen gozamenerako, jarduera solidarioak ahaztu barik. Azken horreen artean Bidezko Azokea, Munduko Azokea eta Kulturen Gunea aitatu behar dira, jai-giroa eta kulturen arteko hartu-emonak bultzatu dituenak. Lau egunetan ez da gorabeherarik egon eta eguraldia ezin hobea izan da.

Areetako Geltokia plazan izan diran kontzertu nagusietan, musika eskaintza anitza eta kalidadekoa izan da. Saio guztien artean, Ladysmith Black Mambazo Hegoafrikako taldearena nabarmendu behar da, Areetako Geltokia plazako karpa ia-ia bete ebalako. Era berean, egueneko saioak, Oysterband talde britainiarrarenak, hain zuzen be, zale ugari batu zituan, nahiz eta lehenengo egunean izan. Kontzertu nagusien eskaintza Mahala Raï Bandaren orkestra errumaniarraren doinu balkanikoez eta Xabi Aburruzagaren trikitiaz osotu zan.

Arratsaldeko kontzertuei dagokienean, erantzuna upealakoa izan da, izan be, Santa Eugeniako plazako karpea behin baino gehiagotan bete zan. Aurten Extremadurako Barrunto Bellota Band bikotea, Gaizka Baenaren taldea eta La Bruja Gataren fusino doinuak eta erritmo latinoak jorratzen dituan Efeleson talde mexikarra batu ziran bertan.

Azkenik, egun bakotxeko eskaintzeari amaierea emoten eutsen Munduko Terrazako saioek lagun ugari erakarri ditue. Bertan, Judith Mateoren eta La Selva Sur taldearen saioakaz gozetako aukerea izan dabe zaleek.

Jaialdian ez da umeenetzako ikuskizunik falta izan eta aurten arrakasta handia lortuta ibili zan horretan Andres Isasi Musika Eskolako bandea. Bestalde, kale-bandak Getxora etorri dira aurten be; lau egunetan, kaleetan jardun dira deskantsu barik eta, pasa dan zapatuan, milaka lagun erakarri zituen Bizkaia Zubiko plazan hasi zan desfile ikusgarrian.

Azkenik, gune solidarioak Folk Getxo BBK jaialdiaren gune arrakastatsuenetako bat bilakatu da. Munduko eskulangintzak, Bidezko Merkataritza eta hainbat gastronomia batu dira bertan. Era berean, Getxoko Udaleko Immigrazino Zerbitzuaren Kulturen Gunea eta zenbait alkartek eta GKEk antolatutako ekimen eta jarduerak ezinbestekoak izan dira aurtengo jaialdiaren arrakastea lortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu