Sofia Coppola eta Alex de la Iglesia Veneziako Mostran irabazle

Bizkaie! 2010-09-13 11:36   Barriak

Alex de la Iglesia bilbotarrak, barriz, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria jaso ditu 'Balada triste de trompeta' filmagaitik. Filma hori Espainian estreinau barik dago oraindino eta XX. Mendeko Espainiaren historia kontetan dau Sergio eta Javier izeneko bi pailazoen begien bitartez.

Veneziako Mostrako sari nagusia, film onenaren Urrezko Lehoia Sofia Coppola zuzendariak egindako 'Somewhere' filmak jaso dau, Francis F. Coppola handiaren alabeak egin dauen laugarren filma de 'Somewhere'.

Alex de la Iglesia bilbotarrak, barriz, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eta gidoi onenaren saria jaso ditu 'Balada triste de trompeta' filmagaitik. Filma hori Espainian estreinau barik dago oraindino eta XX. mendeko Espainiaren historia kontetan dau Sergio eta Javier izeneko bi pailazoen begien bitartez. Bi pailazoen papera Alex de la Torre eta Carlos Areces aktoreek egiten dabe.

Beste alde batetik, Vincent Gallok aktore onenaren Volpi Kopa irabazi dua Skolimowskiren filman egindako lanagaitik. Emakumeen artean, barriz, aktore onenaren saria Ariane Labed greko-frantziarrarentzat izan da 'Attenberg' filman egindako lanagaitik.

Sardunekaz jarraituz, Monte Hellman zuzendari iparamerrikarrak, zine munduan egindako ibilbideagaitik Lehoi Berezia jaso dau eta Jerzy Skolimowski poloniarrari Epaimahaiaren Sari berezia emon deutsie 'Essential Killing' filmagaitik.

Azken buruan, interprete errebelazino onenari Marcello Mastroianni saria Mila Khunis-ek irabazi dau Darren Aronofsky-ren 'Black Swan' filman egindako lanagitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu