'Don Inorrez', Bide Ertzean taldearen disko barria

Bizkaie! 2010-09-14 02:00   Musikea

Lau urte kantu barriz osotutako diskorik plazaratu barik egon ostean, udagoienagaz bat eginik dator irailaren azkenerantza, irailaren 29an, hain zuzen be, Tolosako taldea 'Don Inorrez' izenburuko disko barriagaz.

Lau urte kantu barriz osotutako diskorik plazaratu barik egon ostean, udagoienagaz bat eginik dator irailaren azkenerantza, irailaren 29an, hain zuzen be, Tolosako taldea 'Don Inorrez' izenburuko disko barriagaz. Taldearen zortzigarren lana da eta bertara batu dituen 13 kantuetan gaur egun taldea osotzen daben bost musikariek hartu dabe parte: Ubeda anaiek, Karlos Aranzegie, Fran Iturbek eta Joserra Senperenak; azken honek egin ditu hari orkestrako konponketak.

'Don Inorrez ez' disko barriak Bide Ertzeanen musikearen ezaugarri nagusiak gordeten ditu: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia, berbak zaintzeko ardurea (Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariagaren olerkiak musikatu ditue oraingoan, baina kantu gehienen berbak Imanol Ubeda abeslari eta gitarristak sortu ditu.

Halan da be, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean desbardina dirudi 'Don Inorrez'-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakotxari izaera propioa emoten asmau dabelako. Instrumentazinoa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera: The Jayhawksen eskolako country-pop dotorea ('Don Inorrez'), blues gitarra baten eta hammond organoaren gainean eregitako soul baladak ('Ez nau inork espero'), folk kutsuko pieza biluziak ('Zatoz zoragarria', 'Zure ausentzia'), vals-ak ('Bost egun eman'), pop kantu zuzenak ('Zurekin dantzatu nahi nuke'), Bide Ertzeanek hain ondo egiten dituan tenpo ertaineko kantuak ('Hondartzan')… Baina soinu akustikoa gailentzen jako elektrikoari eta nabarmentzekoa da Joserra Senperenaren ardurapean hari moldaketetan egindako lana, bereziki 'Lizarbakar' edota 'Ez nau inork espero' bikainetan.

Pop onaren birtutea dabe Bide Ertzeanen kantuek eta sorta barri hau da horren erakusle. Melodia eder bat, esaldi gogoangarri bat, edo gustu onez egindako moldaketa bat... Beti bada Bide Ertzeanen kantuetara itzultzeko arrazoiren bat. 'Zurekin dantzatu nahi nuke' kantua da taldearen zortzigarren diskoaren lehenengo singlea.

1998an, Bide Ertzean taldeak bost kantuz osotutako MiniCD bat plazaratu eban eta ordutik hona, kontzertu asko, estudioko sei disko eta zuzeneko CD-DVD bat plazaratu ditue. Horrezaz gan, ilusinoari eta lanari esker, sonoridade propioa osotzen joan dira.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak plazaratuko dau Bide Ertzean taldearen zortzigarren diskoa. Honezkero, diskoa eskuragarri dozue diskoetxearen webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu