Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira
2009-03-24 16:36 MusikeaDatorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.
Pakea Bizkaia Txikik neguko txapelketea irabazi dau Abrako uretan
2009-03-24 14:10Peru Múgica patroi dauen Pakea Bizkaia Txikik Unai Basurko eta Pakea Bizkaiaren berme eta laguntzinoagaz, estropada garrantzitsua irabazi dau Abran.
Topaguneak federazinoaren izaera parte-hartzailea sendotu gura dau datozan urteotan
2009-03-24 13:49 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoaren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketearen emoitza aurkeztu dau gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. Hausnarketa horreekaz batera, Topagunearen erakunde irudi barritua eta euskera alkarteen bazkide txartel bateratua be aurkeztu ditue.
'Lokatzetatik suspertu zen hiria' 83ko Bilboko uriolen 25. urteurrena gogoratzeko DVD bat aurkeztuko dau Bilboko Udalak
2009-03-24 11:10Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean, martiaren 31n, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira (18:30ean eta 19:45ean), eta bertaratzen diranek kopia bat eskuratu ahal izango dabe. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira konbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean, 8:30etatik 20:00ak bitartean (personako 3 gehienez).
Unibersidadera sartzeko dagozan ikasleentzat dobako aholkularitzea Sarean
2009-03-24 10:32Iparrorratza Orientazino-zerbitzua euskerazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, personalizatua, dobakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko zezeilean jarri zan martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Orain, zerbitzu hau osotuko daben bi atal barri abiarazo ditue
EnkarterriBai, eskualdeko eragileen alkarkidetzea bultzatzeko egitasmoa martxan
2009-03-24 10:24EnkarterriBai egitasmo barria aurkeztuko da martiaren 30ean Balmasedako (Bizkaia) La Encartada txapelen fabrikan. Enkarterri eskualdekoak diran eragile desbardinen arteko lankidetzearen aldeko erronkea izango dala adierazo dabe Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko iturriek.
Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zortzi film ikusgai Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan
2009-03-24 09:53 BarriakArgentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekaz lankidetzan produzidutako zortzi filmek hartuko dabe parte Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan, Toulousen (Frantzia) eguenean eta barikuan egingo diran Latinoamerikako Zinema Topaketetan.
Negu gorriaren ostean, polen arrastoak garbitzeko euriaren zain orain
2009-03-23 16:13 Begi betegarriArabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailak bere babesa agertu deutso Korrikari
2009-03-23 14:26 Euskerea berbagaiEuskeraren aldeko lasterketearen 16. edizino honetan Arabako Foru Aldundiak atxikimendua adierazo dau estreinako aldiz eta Korrikan parte hartzeko deia egin deutse arabar guztiei.
Arabako Bertsolari Txapelketeak baditu finalistak
2009-03-23 14:11 BertsolaritzeaKontuak kontu, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantauko daben sei bertsolariak Oihane Perea eta Manex Agirre (zuzenean sailkatuak), Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre izango dira.
Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finalean Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeak aurrez aurre
2009-03-23 13:13 BertsolaritzeaKontuak kontu, final handia datorren barikuan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian, hilaren 27an, barikuan, arratsaldeko 19:00etan eta sarrerea dobanekoa izango da.
Silveira Nafarroako txapeldun, seigarrenez
2009-03-23 12:57 BertsolaritzeaJulio Sotogaz desenpatea egin ondoren, Xabier Silveirak jantzi dau Nafarroako bertsolari txapelketako txapela. Silveirak eta Sotok luzapenean hiruna bertso bota behar izan zituen ofiziotan eta bina kartzelako saioan, saioan lortutako puntu bardinketearen ondorioz. Lan horreek amaituta, eta Sotok egindako poto bati esker bidea erraztuta, Xabier Silveirak 617 puntu jaso eta 2009ko Nafarroako txapeldun bihurtu zan, seigarrenez.
'Zeu margolari', ume bilbotarren marrazkiak saritzeko ekimena martxan dago
2009-03-23 10:28Bilboko Udal Liburutegien Sareak 4 eta 13 urte bitarteko umeeei zuzendutako marrazki lehiaketa bategaz ospatuko dau Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna. 'Zeu margolari' ekimeneko parte-hartzaileek Begoña, Deustu eta Zorrotzako udaltegietan marraztu eta aurkeztu beharko ditue euren 'sormen artistikoak'.
Eneko Pou: 'Talde ona erabagiorra da helburuak lortzeko'
2009-03-23 10:00 BarriketanEskalatzailea, Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoko kidea, Iker Pou eta Jabi Baraiazarragaz batera
Estadu espainiarreko gaueko lehenengo maratoia Bilbon egingo da, urriaren 24an
2009-03-18 14:38Gehienez, 3.000 parte-hartzaile hartuko ditu lasterketeak, eta Internet bidez emon beharko dabe izena. Horretarako aukerea ekimenaren webgunean izango dabe: www.bilbaonightmarathon.com
Juan Jose Ibarretxek atxikimentua adierazo deutso Korrika 16ri
2009-03-18 14:08 Euskerea berbagaiJuan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakariak atxikimentua adierazo deutso gaur Korrika 16ri. Lehendakaritzan egindako ekitaldian, Ibarretxegaz Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika eta Asier Amondo eta Oskar Elizburu Artezkaritza kideak egon dira.
Aralarrek be bat egin dau Korrika 16gaz
2009-03-18 13:37 Euskerea berbagaiAralarreko Gipuzkoako Koordinatzaile Oxel Erostarbek eta Donostiako Hizkuntza-Politika zinegotzi Ainhoa Beolak Korrika 16ri babesa agertu deutse Aralar alderdiaren Donostiako egoitza nagusian egindako ekitaldian.
Erein eta 'Donostia, Opera Prima' narratiba sarien laugarren edizinoaren irabazleak jakitera emon ditue
2009-03-18 13:04 sariak-autortzak Irabazleak honako honeek dira:
'Erein' narratiba sariaren irabazlea: Joseba Gabilondo, 'Apokalipsia guztioi erakutsia' ipuin-bildumeagaz.
'Donostia, Opera Prima' narratiba sariaren irabazlea: Xabier Altube, 'Ihes-Lerroak' nobeleagaz.
Norbert Sedlacek, VI. Vendee Globeko azken izarra
2009-03-18 10:09 Euskaldunak munduanPasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera Vendee Globen, munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek.
Jaurlaritzeak 8 miloe euro bideratu ditu ikus-entzunezkoen produkzinoa sustatzeko
2009-03-18 09:53 BarriakLaguntzino horren bitartez, ikus-entzunezkoen produkzinoa laguntzeko, Kultura Sailak hornidutako bi finantzazino bideratu dira, hau da, interesik bako maileguak eta interes txikiko maileguak. Ikus-entzunezkoei zuzendutako finantzazino hau Euskadin enpresa pribaduek produzidutako ikus-entzunezkoa finantzatzeari bideratuko da, horretarako Kultura Sailak jarriko dauen diruaren bitartez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...