Josetxo Goia-Aribek 'Jamalandruki Orkestra' izeneko diskoa kaleratu dau
2009-05-27 15:24 MusikeaMerkaduan bost disko ditu eta seigarrena aurkeztera etorri da gaur Bilbora Josetxo Goia-Aribe nafarra. 'Jamalandruki Orkestra' izenburupean, 'orain arte landu izan dodan kontrabajua, pianoa eta inprobisazinoa hirukotea albo batera itxi eta disko honetan beste joera bat entzungo dozue', azaldu dau musikariak.
Merkaduan bost disko ditu eta seigarrena aurkeztera etorri da gaur Bilbora Josetxo Goia-Aribe nafarra. 'Jamalandruki Orkestra' izenburupean, 'orain arte landu izan dodan kontrabajua, pianoa eta inprobisazinoa hirukotea albo batera itxi eta disko honetan beste joera bat entzungo dozue', azaldu dau musikariak. Lana 13 kantak osotzen dabe eta tronpetea, saxoa, tronboia, tubea eta perkusinoa dira protagonista, ezelako instrumentu armonikorik bakoa, 'horra hor erronkea'. Konpasak, armonia bereziak eta tradizinoa buztartuz, Sanfermiñetako kantak, fandangoak, pasodobleak, mutik jantza eta bestelako doinu bereziak dakarz Goia-Aribek. Oinarrian kamara-musikea hartuta, perkusinoaren besarkadeak ikutu berezia emoten deutso lanari.
Diskoaren izenburuaren nondik norakoei jagokenez, 'Iruñean bazan Jamalandruki ezizeneko mago bat eta niri asko gustetan jatan berba hori'. Eta Jamalandruki orkestrea honako musikariek osotzen dabela esan geinke: David Herrington, Marko Bellizi, Luis Orduña eta Guillermo MacGill.
Aurkezpen-kontzertua Vigoko nazinoarteko mailako jaialdi batean egingo dabe bagilaren 27an. Gero, abuztuaren 14an, Tuteran izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!