Euskerearen Erakunde Publikoak eta EiTBk lankidetza hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2009-05-26 14:51   Euskerea berbagai

Itun horregaz, alde biek EiTBko euskerazko komunikabideak Ipar Euskal Herrian era digitalean entzun eta ikus daitezan ahalbidetzeko konpromisoa hartuko dabe. Holan, ETB-1 eta ETB-3 telebistak, eta Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak formato digitalean Iparraldean hedatzen ahaleginduko dira.

Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) bien arteko lankidetza hitzarmen bat sinatuko dabe bihar, EiTBko Administrazino Kontseilu Gelan, Bilbon. Itun horregaz, alde biek EiTBko euskerazko komunikabideak Ipar Euskal Herrian era digitalean entzun eta ikus daitezan ahalbidetzeko konpromisoa hartuko dabe. Horrela, ETB-1 eta ETB-3 telebistak, eta Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak formato digitalean Iparraldean hedatzen ahaleginduko dira.

Max Brisson Euskerearen Erakunde Publikoko presidenteak eta Juan Diego EiTBko Estrategia zuzendariak izenpetuko dabe ituna, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua bertan dala.

Sinatzaileez ganera, honako honeek be izango dira ekitaldian: Eusko Jaurlaritzatik, Antonio Rivera Kultura sailburuordea; Eric Morvan, Baionako suprefeta; Jean-Rene Etchegaray, Euskal Kulturearen aldeko Herrien Elkargoko presidentea; François Maitia, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteordea; Estebe Eyherabide, Euskerearen Erakunde Publikoko zuzendaria; Bernadette Soule, Euskerearen Erakunde Publikoko zuzendariordea; eta EiTBren izenean, Bingen Zupiria ETBko zuzendaria, Julian Beloki EiTBko Irratietako zuzendaria eta Mikel Agirre EITBko Esplotazino eta Ingeniaritza zuzendaria.

Itunaren helburua da egun analogikoan hartzen diran EiTBko euskerazko irrati eta telebistako zerbitzu eta edukiak era digitalean hartzen jarraitzeko aukerea izatea. Ganera, pasa dan urritik digitalean funtzionetan dauen ETB-3 telebista kate barria zabaltzeko ardurea be hartuko dabe erakunde biek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu