Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak egitaraua potoloa preparau dau denporaldi barrirako
2009-05-26 10:51 MusikeaDatorren irailetik aurrera 58. Opera denporaldiari ekingo deutso Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE). Eskaintza liriko anitza eta kalidadeduna eskainiko dabe, hain zuzen be, bi estreinaldi, lau errepertorioko obra eta ezohiko lan bat programauko ditue. Egitarau horrek bi koprodukzino eta hamazazpi kantariren debuta ekarriko ditu Bilbora.
Datorren irailetik aurrera 58. Opera denporaldiari ekingo deutso Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE). Eskaintza liriko anitza eta kalidadeduna eskainiko dabe, hain zuzen be, bi estreinaldi, lau errepertorioko obra eta ezohiko lan bat programauko ditue. Egitarau horrek bi koprodukzino eta hamazazpi kantariren debuta ekarriko ditu Bilbora.
Opera Berri sailaren laugarren edizinoan Belliniren 'Norma' eta Mozarten 'Le Nozze di Figaro' lanak eskainiko ditue.
Tutto Verdi sailak, barriz, Parmako musikariaren lana aztertzen jarraituko dau laugarren urtez. Ikuspegi artistikoari jagokonez, hiru lan ikusi ahal izango dira: 'Ernani', 'Un ballo in Maschera' eta 'Falstaff'. Alde kulturalari lotuta dagozan ekimenen artean, Deusto-Forum Deustuko Unibersidadeko laugarren Verdi Astea dago, 'Escritores ante Verdi' izeneko saioakaz.
OLBE kontzertuari jagokonez, bagilaren 5ean, Inva Mula sopranoa eta Leo Nucci izango dira oholtza gainean, 'Quanto amore!' izeneko kontzertuan.
OLBE Txiki sailaren barruan, hainbat emonaldi izango dira gazteei eta familiei zuzenduta, hain zuzen, bost estreinaldi izango dira Bilboko Arriaga Antzokian. Comedians taldeak jarriko dau martxan sail hori, urrian, 'Allegro Vivace' operearen jatorriari buruzko lan bategaz. Urtarrilean Hamelineko txirularia helduko da, Grimm anaien ipuinaren moldaketea. Martian, OLBEk eta Arriaga Antzokiak alkarlanean produzidutako lan batek antzerkigintzearen eta operearen barruak eta konplexutasunak erakutsiko ditu, 'Ni Fú ni Fa' saioan. Rossiniren 'El superbarbero de Sevilla' klasikoaren moldaketea be ikusi ahal izango da El Tricicle taldearen eskutik, maiatzean. Programa hori zarratuko dauena El bestiario izango da, hile beraren amaieran; OLBEK, Teatro Realek, Oviedoko Operak, Gran Teatre Liceuk preparautako lana da, eta hainbat animaliak interpretautako abestiz osotutako kabaret baten itxura dauka.
Era berean, OLBEren Programa Didaktikoak bere helburuak sustatzen jarraituko dau, 5.000 ikasleri hitzaldi didaktikoak eskainiz, 2.000 ikasle antzokietara eroanez eta 400 baino gehiago entseguetara hurreratuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!