Vicente Vide Rodriguez da Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeko dekano barria

Bizkaie! 2009-05-26 11:02

Vicente Vide Teologia Sistematikoko doktorea da eta gai honeek jorratu ditu bere ikerlanetan: X. Zubiriren obrea, pragmatika linguistikoa, askapenaren etikea zein Erlijinoaren Filosofia eta Oinarrizko Teologiako beste gai batzuk.

Deustuko Unibersidadeko Gobernu Kontseiluak Vicente Vide Rodriguez izentau dau Teologia Fakultadeko dekano, eta honezkero hartu dau kargua. Teologiako arduradun barria Filosofian eta Teologia Sistematikoan lizentziaduna da. Lehenengo ikasketak Deustun egin zituan eta ostekoak Erromako Pontificia Universita Gregorianan. 2001etik 2004ra Teologiako dekanoa izan zan, gero kargua itxi eta, orain, Jose Javier Pardo Izalen lekukoa hartu dau, Pardo Deustuko Unibersidadeko Izaera eta Misinoko erretoreorde izentau dabe eta.

Vicente Vide Teologia Sistematikoko doktorea da eta gai honeek jorratu ditu bere ikerlanetan: X. Zubiriren obrea, pragmatika linguistikoa, askapenaren etikea zein Erlijinoaren Filosofia eta Oinarrizko Teologiako beste gai batzuk.

Beste lan batzuen artean, '¿Se puede hablar de una etica de la liberación?' argitaratu dau Letras de Deusto sailean, eta 'Hablar de Dios en tiempos de increencia' Deustuko Teologiako Koadernoetan. Era berean, Vicente Vide Erlijino Zientzien Espainiar Alkarteko kidea eta Unibersidadeko Erlijino Zientzien Goi Institutuko zuzendaria be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu