Zeanurin jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2025-10-21 12:59   Bertsolaritzea

Domekan, urriak 26, Ibarreta Frontoian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak lehenengo finalaurrekoa hartuko dau asteburuan. Halanda ze, domekan, urriaren 26an jokatuko da saioa, Zeanuriko Ibarreta Frontoian, 17:00etan.

Finalaurrekoen lehenengo bueltan 18 bertsolari lehiatuko dira, 6 bertsolariz osotutako 3 saiotan. Zeanurin bertsolari honeek ibiliko dira:

  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Bittor Altube Sarrionandia.
  • Imanol Uria Albizuri.
  • Jone Uria Albizuri.
  • Oihana Bartra Arenas.

Saioko irabazlea zuzenean pasauko da finalaurrekoen bigarren bueltara. Gainontzekoak, puntuazinoaren arabera.

Gai-jartzaile beharretan Beñat Vidal Gurrutxaga ibiliko da. Epaileak, barrik, ondokoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Sarrerak salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu