Bilboko 'Zirkuitua'-k hiru antzezlan eskainiko ditu gaur, urteko lehenengo seihilekoko eskaintzeari amaierea emonaz

Bizkaie! 2009-05-28 14:08   Kulturea

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen esparruan tokiko antzerki taldeen jarduerea sustatzeko antolatzen dauen 'Zirkuitua' zikloaren bederatzigarren edizinoak gaur, hilak 28, amaituko dau urteko lehenengo seihilekoaren programazinoa, San Frantzisko, Otxarkoaga eta Iturrigorri-Peñascal udaltegietan eskainiko dituan hiru antzezlanakaz.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen esparruan tokiko antzerki taldeen jarduerea sustatzeko antolatzen dauen 'Zirkuitua' zikloaren bederatzigarren edizinoak gaur, hilak 28, amaituko dau urteko lehenengo seihilekoaren programazinoa, San Frantzisko, Otxarkoaga eta Iturrigorri-Peñascal udaltegietan eskainiko dituan hiru antzezlanakaz. Saio guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.

Antolakuntzak jakinarazo dauenez, San Frantziskon, Carla Fernandezen 'Breves esbozos sobre la identidad' obrea izango da ikusgai. Fernandez arte dramatikoko eta dantza garaikideko prestakuntzea dauka, eta egun, Kataluniako Zinemako Goi Eskolan Zine Edizinoaren Masterra egiteko beka baten jaube da. Zenbait jantza ikuskizunen eta bideo sorkuntzen egilea da eta 'Breves esbozos sobre la identidad' ikuskizunean, bakotxak bere buruagazko dauen ezagupenaren edo jakinezaren inguruko hausnarketea egiten dau.

Bestalde, Otxarkoagako udaltegian, Totum konpainiak 'En petit comite' taularatuko dau. Emakumeen lagun talde baten topagunetik abiatuz, antzezlanak gizartearen aurrean emon nahi dan itxurakeriaren egiaztatzea ikuskatzea proposatzen dau.

Azkenik, Iturrigorri-Peñascal ikastetxera hurreratzen diranek, August Strindberg antzerkigile suediarraren 'La mas fuerte' antzezlanagaz gozau ahal izango dabe. 1889an idatzitako bakarrizketea, emazte ezkondu baten eta ohitura aurrerakoiak dituan eta urteetan bere senarraren maitalea izan dan antzezle ospetsu baten topaketa bat da. Jorge Santos zuzendariaren aginduetara, Justi Larrinaga eta Amaia Mujika izango dira interpretazinoan.

'Zirkuitua' da Euskadin arte eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra. Ekimenak 18.000tik gora personen parte-hartzea izan dau 2001ean martxan jarri zanetik. Azken zazpi urteetan, talde amateurrek sustaturiko ehundik gora ikuskizun egon dira eta 150 saio baino gehiago eskaini dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu