Jet Lag Bio, 'Bilbao Urban Expressions' edo uri kulturan oinarritutako jaialdia

Bizkaie! 2009-05-27 11:49

Bilbon, bigarrenez egingo da aurten Jet Lag Bio jaialdia, urriaren 1etik 4ra bitartean. Jaialdia Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dau, eta Bilboko, Berlineko, Dakarreko, Medellineko, San Frantziskoko eta Shanghaiko gazteriaren uri kulturan oinarrituta dago.

Bilbon, bigarrenez egingo da aurten Jet Lag Bio jaialdia, urriaren 1etik 4ra bitartean. Jaialdia Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dau, eta Bilboko, Berlineko, Dakarreko, Medellineko, San Frantziskoko eta Shanghaiko gazteriaren uri kulturan oinarrituta dago. II. Jet Lag Bio ekimenaren kema 'Bilbao Urban Expressions' izango da.

Gazteek gazteentzako eginiko jaialdia izanik, gazteriaren adierazpen modu eta ekimen desbardinak sustatzen ditu, eta, horretarako, uriko guneak erabilten ditu agertoki moduan. 'Ez dogu aldi baterako jaialdi moduan planteau, izan be, urtean zehar gauzatutako hainbat ekintzaren amaierea da. Modu horretan, ekintza horreek jaialdiaren planteamenduaren zati dira', adierazo dau Jon Sustatxa Enplegua, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkariak aurkezpen ekitaldian.

Jaialdirako ezohiko egitaraua preparau dabe hainbat ekintza antolatuz, eta aitatu urietako gazteek, alkarteek eta kolektiboek hartuko dabe parte. Jet Lag Biok 2.0 gunearen aldeko apustua egingo dau beste behin, Interneten Hiriak Bloga ekimena martxan jarrita. Bloggerrek jaialdiko sei urietako gazteei buruz eta honeen adierazpen moduei buruz jasotako informazinoa bideratuko dau espazio honek.

Aurten, jaialdiak bi logotipo izango ditu: bata urtean zehar egindako Jet Lag Bio ekintzak identifiketako, eta bestea jaialdirako; azken horrek Jet Lag Fes 09 lema izango dau. Aurkeztutako logotipoak igazkoaren bilakaerea dira. Jaialdiaren 'Bilbao Urban Expressions' lema erantsi da logotipoan. Aurten, ingelesez agertzen da, nazinoartean hizkuntza erabiliena dalako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu