Lekeitioko Udalak irailaren 5etik 6ra aldatu dau Antzar Eguna seguridade arazoakaitik

Bizkaie! 2009-05-25 18:27

Lekeitioko Udalak gaur jakinarazo dau Antzar Eguneko jaiagaz zerikusia daukien eragile guztien eretxia jaso dauela eta danek emon deutsiela oneretxia Udalak hartutako erabagiari. Ondokoak izan dira aitatu eragileak: Antzar Batzordea, Jai Batzordea, Udaleko Kultur Batzordea, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, Bizkaibus, Ertzaintza eta herriko tabernariak.

Antzar Eguneko jaia zapatua izanik (aurten gertatuko dan legez) sor daitekezan seguridade arrazoiengaitik, jaia irailaren 5etik 6ra aldatzea erabagi dau Lekeitioko Udalak. Asteko edozein egun dala be, irailaren 5ean ospatzen dan Antzar Egunean urtero Lekeitiora hurreratzen dan jentetzea hain handia izanik, Udalak zapatuan ez ospatzea erabagi dau, aitatu jentetza hori guztia herriak hartu ezin dauelako.

Lekeitioko Udalak gaur jakinarazo dau Antzar Eguneko jaiagaz zerikusia daukien eragile guztien eretxia jaso dauela eta danek emon deutsiela oneretxia Udalak hartutako erabagiari. Ondokoak izan dira aitatu eragileak: Antzar Batzordea, Jai Batzordea, Udaleko Kultur Batzordea, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, Bizkaibus, Ertzaintza eta herriko tabernariak.

Lekeitioko Udalak Antzar Eguna zapatuz ospatu eban azken urtea 1970ekoa izan zan. Hurrengo urtean, 1971ean, domekan egiteko zan jaia astelehenera aldatu eben. 1998ra bitartean, udalbatza desbardinek zapatu eta domekatan izandako Antzar Eguna beste egun batera aldatu eben. 1998an, Udalbatzan hartutako erabagiak, oraingoan bezela, zapatuan izaten zanean salbu, Antzar Eguna beti irailaren 5ean ospatuko zela inoan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzeak kaian jarritako pantalanak dirala eta, Antzar Egunaren jairako apaizen kaian urtero jarten dan operatiboa aldatu beharra ikusi dabe Udalak eta Antzar Batzordeak. Aitatu amarradurak jarri ziranean, Lekeitioko Udalak Kofradiaren inguruan jartea eskatu eban, hain zuzen be jaiari eragozpenik ez egiteko, baina eskabideari ezetza emon jakon. Orain, amarradurak eta ohiko jaia toki berean egokitzeko alternatiba baten bila dabilz.

Hain zuzen be, sokea jarten dan postea 18 metro aldatuko da. 'Ondarzabal Hondartza' itsasontziak postearen parean lerro zuzenean egon behar dauenez, antzarra hartzen ari dan txalupeari oztoporik egin barik, beren txandaren zain txalupak sartzeko sistema bat bilatzen dabilz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu