UEFA Europa League 2025eko finalak 52 miloe eurotik orako inpaktua izan eban euskaleko ekonomian
2025-10-22 08:15 KirolaNazinoarteko kirol-ekitaldiak 85.930 persona mobilizau zituan.

Kirol-ekitaldiaren inbersioaren itzulkina (ROI) Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak aplikautako aurrekontuaren halako 13koa izan da eta ia 30 miloei euroko igoerea ekarri deutso Euskadiko BPGari.
Parte-hartzaileek 10etik 8,5eko batez besteko puntuazinoa emon deutse ia 86.000 persona mobidutea lortu eban ekitaldiaren antolakuntzearen kalidadeari; horreetatik % 64k batez be Bilbon eta Bizkaiko gainerako herrietan igaro eban gaua, Ikertaldek finalaren inpaktuari buruz egindako azterketearen arabera.
Hiru euskal erakundeek nazinoarteko kirol-ekitaldiak erakarteko daben estrategia bateratuaren esparruan hurrengo hitzordua 2026ko maiatzaren 22an eta 23an dago jarrita. Egun horreetan, barriro be San Mames estadioan, errugbiko EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup partidak jokatuko dira eta sarrerak salgai dagoz daborduko.
Orain bost hilebete (maiatzaren 21ean) San Mamesen jokatu zan UEFA Europa League 2025 Finalak 52,25 miloe euroko inpaktua eragin dau euskal ekonomian eta horrek esan nahi dau inbersinoaren itzulkina (ROI) aitatutako kirol-ekitaldia sustatu daben hiru euskal erakundeen artean (Eusko Jaurlariteza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) aplikautako aurrekontuaren halako 13koa izan dala.
Zuzeneko eragin ekonomikoa, Euskadiko antolakutza gastuari jagokonez, 11,52 miloe eurokoa izan zan. Finala atontzeak euskal enpresa eta personak kontratetea ekarri eban eta injekzino horren zenbatekoa 8,86 miloe eurokoa izan zan; horreetatik 2,12 miloe euro hiru euskal erakundeek egindako aportazinoa zan; ganerako zenbatekoa UEFAk, RFEFk eta talde finalista biek egindako aprtazinoa izan zan. Finalak ekitaldiari lotutako kolektiboek Euskadin egindako egonaldia eragin eta arlo horrek 2,66 miloe euroko ekarpena eragin zuen.
Ekitaldiak erakarritako personek eragindako inpaktu ekonomikoari jagokonez, hau da, turisten eta euskal herritarren gastuari jagokonez, zenbatekoa 23,83 miloe eurokoa izan zan eta sarrerea erosi ebenak izan ziren ekarpen horren zatirik handiena egin ebenak: 19 miloe euro baino gehiago. Era berean, garrantzitsua da azpimarratzea gaua igaro eben bisitarien kolektiboak partida horren ekarpen ekonomikoaren % 94 egin ebela eta ostatu-gastua bigarren mailako eragin ekonomiko osoaren % 57,3 izan zala.
Hirugarren arlo ekonomikoa, eragindako inpaktu ekonomikoa, euskal enpresen balio-kateko tarteko produkzinoak kontuan hartzen dituana, ia 16,9 miloe eurokoa izan zan.
Finalak Euskadiko BPGari jagokonez ia 30 miloe euroko gehikuntzea ekarri dau, baita 112 euskal enpresa eta 844 euskal langile kontratetea be. Holan berresten dau tokiko batzorde atontzailearentzat (Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) Ikertaldek UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalaren inpaktuari buruz egindako txostenak, ekitaldiaren irismena neurtzen dauena ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta komunikabideen ikuspegitik.
Zifra orokorretan nazinoarteko kirol-ekitaldiak 85.930 persona mobilizau zituan eta horreetatik % 61 jatorri britainiarrekoak izan ziran; tokiko publikoa (Euskadi), barriz, parte-hartze osoaren % 18 izan zan. Mobilizautako persona guztien % 65 45 urtetik beherakoak izan ziran eta edadeari jagokienez 25-44 urte artekoak gaineratu ziran (% 44).
Mobilizautako 85.930 personetatik 49.862 San Mames estadiora sartu ziran eta beste 36.068 lagunek parte hartze aktiboa izan eben, nahiz eta finala in situ ikusteko sarrerarik ez izan. Nabarmentzekoa da lagun-taldeak (batez beste 4 persona/taldekoa izan zan) nagusitu zirala, eta ondoren familiak (% 22,4) eta bikoteak (% 10,1).
Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak azpimarratu dauenez, UEFA Europa League 2025eko Finala kirol ekitaldi handi bat baino askoz gehiago izan da: Euskadin kirolaren ekosistemea indartzeko eta lehen mailako ekitaldiak atontzeko dagun gaitasuna berresteko aukerea izan da, itzulkin ekonomiko eta sozial oso esanguratsuagaz. Ekitaldiak sortutako inpaktua zifretatik harago doa. Holako hitzorduek enplegua sustatzen, tokiko ekonomia dinamizetan eta, batez be, gure gizartean kirolaren balioak indartzen dituan ondarea ixten dabe: lankidetzea, ahalegin partekatua eta herrialde-harrotasuna. Herritarren inplikazinoari esker lortutako balorazino bikainak erakusten dabe Euskadi beti prest dagoan lurraldea dala, abegitsua eta konprometidua dala, bikaintasuna, jasangarritasuna eta gizarte-kohesiboa buztartzen dituan kirol-eredu bategaz.
Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputaduak nabarmendu dauenez, era honetako nazinoarteko ekitaldiak aukera aparta dira mundura lurralde edegi, moderno eta lehiakorraren irudia zabaltzeko. Atontzeko-gaitasunari, abegikortasunari eta azpiegituren kalidadeari esker Bizkaia destino erakargarria da talentua sustatzeko, inbersinoetarako eta hitzordu global handiearako". Basurkok, ildo beretik, gogorarazten duenez, "kanpoko sustapenarekin dugun konpromisoa ez da bisitariak erakartzera mugatzen, baizik eta Bizkaia gero eta nazinoartekotuagoa egiten dabenuten lotura ekonomiko, kultural eta enpresarialak indartzera. Final hau San Mamesen jokatzeak lehen mailako ekitaldiak arrakastaz hartzeko kapaz garela erakusten dau, Bizkaiko ekonomian eta nazinoarteko proiekzinoan benetako eragina sortuz.
Beste alde batetik, Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak ondoko azpimarratzen dau: ekitaldian parte hartu daben personen balorazinoa oso positiboa izan da, gehienek oso esperientzia egokitzat jo dabelako finala, eta horrek oso ondo islatzen dau gure urian 86.000 persona mobilizetako gaitasuna eta atontzaileen bikaintasuna. Bilboko ostalaritza, segurtasuna, bertako biztanleen laguntzea, gure uribilduaren girotzea edo destino turistiko moduan dauen eskaintzea be oso baloratuak izan dira. Ondo atontzeak gure uria mundura proiektetea, inpaktu ekonomikoa sortzea, turismoa bultzatzea eta gure nortasuna indartzea esan nahi dau. Orain etorkizunera begiratzea jagoku, maiatzaren 22 eta 23ra, San Mames eta Bilbo EPCR Challenge Cup eta Errugbiko Investec Champions Cup ekitaldien erdigune izango diran egunetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!