Katalan eta irlanderea klaseak Bilbon

Bizkaie! 2025-10-22 09:26   Pil-pilean

Gabriel Aresti euskaltegian, zemendik aurrera.

Zemenditik aurrera, arton be, aukerea izango dogu Bilbon hizkuntza oso interesgarri bi ezagutzeko Zenbat Gararen eskutik. Halanda ze, katalana eta irlanderea ikasteko aukerea izango da. Katalan eskolak astelehen eta eguazten arratsaldeetan izango dira, zemenditik bagilera; eta, irlandera, barriz, domeka eguerdietan. 

Katalana eta irlanderea, hizkuntzea eta kulturea lagun ditugu, bakotxa haren ezaugarriakaz baina, euskereak bezela, urte luzez zapalkuntzeari eta diglosiari aurre egindakoak. Hizkuntza bi horreek ezagutzeaz gan, lagun eta bidaide ditugun kultura eta nazinoen arteko hartu-emonak sustatzeko aukerea emongo deuskue.
 
Katalanaren kasuan, aurreko edizinoetan egindako ikastaroen bideari jarraituko deutse, Gessamí Forner irakaslearen eskutik eskolak astelehen eta eguazten arratsaldeetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, zemenditik bagilera. Ikastaroen prezioa, ikasturte osorako, 340 eurokoa da (epe bitan ordaindu ahal izango da). Klaseak Gabriel Aresti euskategian izango dira. Informazino gehiago eta izen-emotea bulegoa@gabrielaresti.eus edo 944237591 telefonoan.

Irlandera klaseak, bestalde, doban izango dira, David Henderson irakaslearen eskutik: domeka eguerdietan, hilean bitan, Gabriel Aresti euskaltegiaren Kale Nagusiko egoitzan. Informazio gehiago eta izen-ematea 635008549 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu