Eneko eta Iker Pou izentau ditue Urrezko Pioleterako

Bizkaie! 2025-10-21 11:09   Kirola

Izentapen hau Alex Estrada Burritori be eskaini deutse

Barriro be Big List ospetsuan sartu dira Nevado Copan (6.190 m) Puro Floro (M7/95°/A2/1.000 m) bidea edegiteagaitik, Peruko Micher Quitogaz batera batera. Garagarrilaren 4tik 6ra egindako eskaladeak Coparen hego-ekialdeko arpegia eta hego-mendebaldeko gandorra hartzen ditu.

Pous eta Micher Quito mendien hirugarren izendapen bateratua da hau, One Push (M7/85°/V/1.000 m, Pumahuacanca 5.563 m, 2022) eta Ya Pe Cholo (6b/80°/1.200 m, Ranrapalca 6.162 m, 2023) ondoren. Adiskidetasun eta lankidetza hartu-emonak, urteetan zehar sendotutakoak eta, arabarren arabera, bereziki hunkitzen gaituena, batzen gaituen adiskidetasunagaitik, Andeetako herrialdeari daukotsagun maitasunagaitik, eta oso autortza garrantzitsua dalako bertako mendizaleentzat be, jente xume eta dedikatua, askotan nazinoarteko sari mota honeetatik kanpo geratzen diranentzat.

Izentapen hau Alex Estrada Burritori be eskaini nahi izan deutse (@Alexander_estral), espedizino zorrotz honetan kamerari izan ebelako.

Urrezko Pioleta

Mendizaletasunari jagokonez, Urrezko Pioleta sano garrantzitsua da Ballon d'Or futbolean edo Oscarrak zineman diran bezela. Munduko mendizaletasunaren saririk ospetsuena da, estilo alpinoan, mendizaletasunaren formarik dotoreenean eta konprometiduenean, egindako jarduerarik nabarmenenei emoten jakena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu