Euskadi 2026an bisitetako ezinbesteko helmugatzat aukeratu dau National Geographicek

Bizkaie! 2025-10-22 08:53   Kulturea

Best of the World zerrendan 2026rako 25 bidaia-esperientziarik erakargarrienak batu ditue.

National Geographicek Euskadi nabarmendu dau datorren urtean bisitetako ezinbesteko 25 helmugen artean. Haugaitza hau National Geographiceko eta National Geographic Travellereko mundu mailako erredakzino-taldeek osotzen dabe eta natureagaz, kultureagaz eta tokiko komunidadeakaz lotura sakona sustatzen daben bidaia-esperientziak nabarmentzen ditu.

Euskadi aitatu aldizkariak nabarmentzeak indartu egiten dau nazinoartean erreferentziazko turismo-helmuga lez dauen posizinoa, gure kultura-aberastasunari, paisaje parebakoei, mundu-mailako gastronomiari eta jasangarritasun-konpromisoari esker.

Best of the World 2026 hautaketa bidaiariak inspiretako diseinauta dago eta danentzako iradokizunak barrubatzen ditu: familiak, foodiak, animaliak maite dituenak, abenturazaleak eta bestelakoak. Euskadi proposamen ezin hobea da bai esploratzaile adituentzat bai lehen abentura esanguratsuen bila dabizanentzat.

Zerrenda osoa eskuragarri dago hemen eta hor irakurleek helmuga bakotxeko erretratuak eta erreportajeak topauko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu