Bilbo 1300. urtean fundatu zan

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2025-10-22 10:26   Kulturea

Halanda be, erromatarren garaitik jentea urian bizi zan.

Bilbo uriaren fundazinoaren ganean berba egingo dogu. Historiako liburuetan askotan irakurri dogun bezela, On Diego Lopez de Haro V.ak fundatu eban 1300. urtean uria, baina Bilbo askoz lehenagotik existiduten zan. Halanda ze, Begoña eta Artxanda inguruan aurrehistoriako errastu ugari topau dira. Horrek adierazoten deusku, orain 2.000 urte, Bilbon jentea bizi zala; errromatarrak etorri baino lehen eta hemendik ibili ziran bitartean. Horrezaz gan, jakin badakigu 1300. urtean On Diego Lopezek, orduko Bizkaiko Jaunak, populaketearen gutuna eta Logroñeseko Forua Bilbori emon jakozanean Bilbo daborduko populauta egoala eta hiruzpalau kale egozala ordurako. 

Bilbo leku estrategikoan kokatu izan da beti. Orduñatik (Bizkaiko Jaurerriko aduanea han egoan) Bermeora joiazan merkantzia guztiak Bilbotik pasetan ziran eta horrek aparteko inportantzia emon eutson. Fundazinoaren ostean On Diego Lopez de Haro V.ak Bilboko uriari lurralde jakin bat emon eutson baina ibaitik Bilboko itsasontziak eta produktuak isurialderaino joan ahal ziran. Ibilbide horretan guztian lehentasuna eben Bilboko urietako produktuek, beraz egungo Bizkaiko uriburuak jarri ahal zituan eurei interesetan jakezan arau guztiak.

Fundazinotik 10 urtera, On Diego Lopez de Haro hil zanean, haren lobeak, Maria Diaz de Harok, Bizkaiko Jaurerria errekuperau eban eta 1300 populaketa gutuna aitatu barik beste populaketa gutun edo fundazino gutun bat aurkeztu zituan 1310. Populaketa gutun horretan aitamen barriak agertzen ziran, baina nahiko antzekoa zan aurrekoagaz alderatuta.

Esan dogun lez, Bilbo berehala Bizkaiko zentro ekonomiko nagusi bihurtu zan. Gaztelatik ekarten zituen produktu guztiak, baita atzerrira eroaten ziranak be, Bilbotik pasetan ziran eta horrek indar ekonomiko handia emoten eutson. Hamakardak aurrera egin ahala urian hazkunde ekonomiko handia emon zan eta inkluso XVI. mendetik aurrera Euskal Herritik kanpo; Bilboko Konsulatua Flandesen ezarri eben Bilboko merkatari garrantzitsuenek. Bilboko Konsulatuak arautegi propioa eban merkataritzako gai juridiko guztietan eta Bilboren botere ekonomikoaren adierazlea zan. Zelan edo halan, botere ekonomikoa Bilboko merkatari handien eta Konsulatu horren barruan egoan.

Beraz, Harotarren garaitik hasita Bilbo maila demografikoan eta ekonomikoan hazten joan zan, Espainiako iparraldeko uri-merkatari ezinbestekoa eta oso garrantzitsua bilakatuz. Nagusitasun horrek eta foko guztia Bilbon jarri izanak lautadan egozan herriei amorrua, egonezina eta hasarrea eragin eutsezan. Bilbotik kanpoko herri txikien eta Bilbo uriaren arteko aldea areagotzen joan zan. Bilbo eta haren merkatari eta burgesak aberazten joan ziran heinean Bizkaiko herri gehienak probretu ziran, izan be, XVI. mendetik aurrera Bilboko gizon aberatsak Bilbotik kanpoko lursail asko erosten hasi ziran eta Lautadan euren lurren jaubeak ziran nekazariak errenteru konbertidu ziran. Joera horrek ezinbestean Lautadearen eta Bilboren arteko tensinoak areagotzen lagundu eban.

Duda barik, Bilbo erraldoi ekonomiko konbertidu zan jaio zanetik. Halanda ze, ezinbesteko gunea da Bizkaian Erdi Aroan eta Aro Modernoan emon zan hazkunde ekonomikoa ulertu nahi badogu. Dana dala, orain pasetan dan bezela uriaren aurreko inbidiak eta mesfidantzak areagotu ziran. Gaur egun be zerbitzu eta jarduera asko Bilbon bertan egiten diranez herritarrak hara joaten gara, baina beste garai batzuk dira eta jente askok Bilbori estimu handia deutso. Bizkaitar gehienok harro sentiduten gara Bilboko uria gure uriburua dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu