Eusko Jaurlaritzeak ondare kultural izentau dau Plentziako urigune historikoa
2009-05-27 11:26Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ondasun kultural izentau dau Plentziako (Bizkaia) urigune historikoa, monumentu multzo izentatuz. Izentapen honen helburua, Plentziaren kasuan, uriguneak gaur egun dauen antolaketa eta eraketea babestea da.
Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ondasun kultural izentau dau Plentziako (Bizkaia) urigune historikoa, monumentu multzo izentatuz. Izentapen honen helburua, Plentziaren kasuan, uriguneak gaur egun dauen antolaketa eta eraketea babestea da.
Izan be, herri bizkaitarreko urigune historikoan dagoz, besteak beste, Santa Maria Magdalenako eleizea, Kultur Etxea, hainbat kale eta zeharkale; horrezaz gan, Plentzia ibairaino heltzen diran geroagoko zabalguneak nabarmentzen dira. Monumentu multzo izenteteak, eraikinen multzoan aldaketak eragin leikiezan esku hartzeak galarazoko ditu, baldin eta interbentzio horreek gauzatzeko baimenik emoten ez bada.
Bestalde, Guardiako (Araba) urigune historikoa monumentu multzo mailako kultur ondasun izentetan eban dekretuari zenbait aldaketa ezartzea be erabagi da. Aldaketa honeek urigunea inguratzen daben harresiak babesteko helburua dabe eta baimenik bako edozein aldaketa eragotziko dau.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzeak onartu dau Blanca Urgell Kultura sailburua eta Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izentetea Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoan. Batak eta besteak, aurreko Jaurlaritzako Miren Azkarete sailburua eta Gurutz Larrañaga sailburuordea ordezkatuko ditue, hurranez hurran.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!