Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera ekitaldia Arratzun
2009-05-27 14:30 Euskerea berbagaiMaiatzaren 30ean, zapatuan, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas eleizan, goizeko 10:30etan.
Maiatzaren 30ean, zapatuan, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas eleizan, goizeko 10:30etan.
Hona hemen egitaraua:
• Josu Sabin Olano alkatearen ongdo etorria.
• Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
• Joseba Lakarraren sarrera-hitzaldia: 'Aitzineuskera birreraikiaz: zergatik ezkerra?'
• Jose Antonio Arana Martijaren erantzuna: Gabon kantak eta arkaismoen bestelako mintegiak.
• Euskaltzain barriari domina eta diploma emotea
Joseba Lakarra (Arratzu, Bizkaia, 1962), Euskal Filologian lizentziaduna, 1994an doktorau zan, Koldo Mitxelenak eta Joakin Gorrotxategik zuzendutako 'XVIII. Mendeko Hiztegigintzaren Etorkiez' tesiagaz. Euskerearen Historia eta Euskerearen Gramatika Historikoaren katedraduna da, EHUko Filologia eta Geografia-Historia Fakultadean.
Lakarra jn.aren ikerketa-lerro nagusiak dira euskerearen historia eta historiaurrea eta euskal testu zaharren edizinoa eta analisia. Hainbat liburu argitaratu ditu eta Euskal Idazleen Elkarteak argitaratutako 'Euskal Klasikoak' bildumearen koordinatzaile izan zan. Juan Perez Lazarragak XVI. mendean idatzitako eskuizkribuaren lehen azterketa filologikoa eta literarioa Lakarrak egin dau.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1991n.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!