Silvia Ayerra eta Mendia Echeverria dira X. Baffest 2025 lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2025-10-20 13:00   Kulturea

Diente de leche eta 890 km a Volary lanengaitik, hurranez hurran.

Mendia Echeverria eta Silvia Ayerra argazkilariek irabazi dabe Baffest Argazkilarien Lehiaketearen X. edizinoa. Egile biek 700 euro jasoko ditue. Lanak jaialdiaren hurrengo edizinoko erakusketa-programazinoan sartzeko aukerea izango dabe. Amaia del Campo alkatea eta Nerea Cantero Kultura zinegotzia izan ziran bertan.
 
Proiektu irabazleak

Mendia Echeverriaren 890 km a Volary, Bigarren Mundu Gerran izandako heriotzaren martxetako bati buruzko lana da. Kasu horretan, kontzentrazino esparruetatik ateratako eta ia mila kilometro egitera behartutako emakumeak izan ziran protagonistak. Ibilbide horretan, ehundaka emakume hil ziran.

Diente de leche, Silvia Ayerrarena, desgaitasuna dauen senitarteko bategaz dituan hartu-emonak dokumentetan ditu, alkarrizketa bisual hunkigarria sortuz.

Horreezaz gan, epaimahaiak Carla Oseten Background proiektua ohorezko aitamen bategaz nabarmendu dau, fikzinoaren eta errealidadearen arteko mugak lausotzen dituan atmosfera bildumea sortzeagaitik.
 
Sariak eta epahimaia

Carmen Dalmau komisario, idazle eta artearen historialariak, Elisa Miralles argazkilari eta prestatzaileak, eta, Nagore Legarreta argazkilariak osotutako epaimahaiak, aurkeztutako bederatzi proiektu finalisten maila altua azpimarratu dau. X. edizinoko sariak aurreko urteetakoak baino handiagoak izan dira, bakotxa 700 eurokoa. 
 
Lehiaketea 2016. urtean egin zan lehen aldiz. Urte horreetan zehar irabazle ugari izan dira, besteak beste: Helena Goñi, Teresa del Romero, Ura Iturralde, Aitziber Orkolaga, María Azkarate, Cris P. Lareo, Rocío Bueno, Meritxell Ahicart, Tania Barrenetxea, Carolina Diego, Malu Reigal eta Fernanda del Barrio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu