Domekan, danok Galdakaora, 'Gerizpetik Eguzki Begire!
2009-05-27 14:53 Euskerea berbagaiDomeka honetako, maiatzak 31, jai handiaren aurkezpena egin dabe gaur Bilboko Kafe Antzokian. Urtero legez, aurten be omenaldi txikia egongo da Ibilaldian. Oraingoan, sukaldaritza arloa izango da gogoan eta, bertan izango dira, besteak beste, Eneko Atxa, Javi Gartzia, Martin Berasategi, Aitor Elizegi eta Mikel Garaizabal. Ekitaldia goizeko 11:30ean izango da Gandasegi aretoan.
Honezkero, dana dago prest domeka honetan, maiatzak 31, Bizkaiko Ikastolen jaia, Ibilaldia, ospatzeko. Urte asko joan dira lehenengo Ibilaldia antolatu zanetik baina ez da ilusinorik falta eta, aurten, Galdakaoko Eguzki Begi ikastoleari egokitu jako jaia antolatzea. 'Gerizpetik Eguzki Begire' lelopean, domekako jai handiaren aurkezpena egin dabe gaur Bilboko Kafe Antzokian. Bertan egon dira Ikastolako lehendakari Mari Jose Arriandiaga, aurtengo Ibilaldiaren koordinatzaile Itziar Mañas eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteko lehendakari Juan Carlos Gomez.
'Guretzat erronka handia izan da jai hau antolatzea, lan asko egin behar izan dogu azken hileotan eta, tartean, bazkideak, ikasleak, irakasleak, gurasoak, Galdakaoko Udala... dagoz', azaldu dau Arriandiagak. 'Jai honen helburua bikotxa da: batetik, ikastolearen azpiegiturea hobetzeko dirua lortzea eta, bestetik, Galdakaon euskerearen erabilerea sustatzea', ganeratu dau. Mañas andreak emon ditu ibilbidearen eta egitarauaren inguruko zehaztasun gehiago: 'zirkuitoak sei kilometro eta erdi ditu, herrian hasi eta mendirantz; tartean, sei zonalde: Udaletxea, Iturrondo, Anbulatorioa, Ikastola, K-2000 eta Elexalde. Horreetan, danetariko ekitaldiak egongo dira, Anjhe Duhalde, Four Friends, Sagarroi, Esne Beltza, umeentzako tailerrak, Mihiluze Jokoa eta abar'. Bazkaltzeko, herri bazkaria egongo da ikastolan eta, bestela, Eusko Label txokoan zein txosnetan be jateko aukerea egongo da. Ganera, egun osoan, txistulariak, erraldoiak, buruhandiak edota jantzariak ibiliko dira han eta hemen.
Omenaldia
Urtero legez, aurten be omenaldi txikia egongo da Ibilaldian. Oraingoan, sukaldaritza arloa izango da gogoan eta, bertan izango dira, besteak beste, Eneko Atxa, Javi Gartzia, Martin Berasategi, Aitor Elizegi eta Mikel Garaizabal. Ekitaldia goizeko 11:30ean izango da Gandasegi aretoan, goizeko 9:30ean Ibilaldia modu ofizialean inaugurau eta gero.
Garraio publikoa erabili
Jenteari jaira hurreratzeko deialdia egiteagaz bat, garraio publikoa erabilteko aholkua zabaldu dabe Ibilaldiaren antolatzaileek. Horretarako, autoz doazenek Bilbondon eta Erletxe inguruan izango dabe aparketako modua, gero autobusez hurreratzeko herrira. Bestalde, tren eta autobus zerbitzu bereziak be egongo dira. Eguraldi ederra dago iragarrita, beraz, danok Galdakaora, 'Gerizpetik Eguzki Begire!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!