Portugaletek 'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldiak dakarz

Bizkaie! 2009-05-28 12:03

'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldien eszenatoki izango da Portugalete hurrengo asteetan zehar. Unai basurko eta Angel Anerok, Portugaleteko Udaleko kirol zinegotziak, bariku honetan, maiatzak 29, Unai Basurkok Santa Klara Kultur Gunean eskainiko dauen berbaldiagaz hasiko diran ekitaldi guztiak aurkeztu ditue prentsaurrekoan.

'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldien eszenatoki izango da Portugalete hurrengo asteetan zehar. Unai basurko eta Angel Anerok, Portugaleteko Udaleko kirol zinegotziak, bariku honetan, maiatzak 29, Unai Basurkok Santa Klara Kultur Gunean eskainiko dauen berbaldiagaz hasiko diran ekitaldi guztiak aurkeztu ditue prentsaurrekoan.

Bagilaren 14ra arte izango diran jardunaldietan bela mundua gizarteari hurreratzeko eta Pakea Bizkaia hurretik ezagutzeko aukerea emongo daben ekitaldi desbardinak jasoko ditue.


Egitaraua

- Maiatzak 29, 19:30etan, 'Pakea Bizkaia Vendée Globen' berbaldia Portugaleteko Santa Klara Kultur Gunean. Unai Basurko nabigatzaileak Vendée Globen (Munduari Bira Belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) bizi izandako esperientziak kontauko ditu. Hurreratzen diranek Basurkoren Vendée Globeko esperientzia batzen dauen bideo labur bat ikus ahal izango dabe, jarraian nahi beste galdera egiteko. Berbaldiaren amaieran, bertaratutakoei Pakea - Velux 5 Ozeanoak 'Lehenengo erronka handia' DVD-a erregalauko jake.


- Bagilak 2, 20:00etan, Argazki erakusketea (Gran Hotel Puente Colgante). Unai Basurkok eta proiektuko argazkilariak diran Rafa Aspiunzak eta Mikel Gabiñak aukeratutako argazki onenak batzend ituan erakusketearen inaugurazinoa. Jenteak gehien gustetan jakozan argazkiak erosi ahal izango ditu bagilaren 2tik 14ra bitartean.


- Bagilak 12, 21:00etan, 'Pakea Bizkaia, goi mailako sukaldaritzea' dastatze-afaria (Gran Hotel Puente Colgante). Gastronomiaren barrikuntzea goi estropadetaraino heldu da Aitor Elizegi bizkaitar sukaldari handiaren eskutik. Dastatze-afari honetan, menu berezi bat eskainiko da, Unai Basurkok Vendée Globe estropadara eroandako produktuetan oinarritua. Afarian zehar, Elizegi eta Basurkok komentautako bideo bat proiektauko da, Basurkok Pakea Bizkaia eroan dituan sorpresetariko batzuen barri emonaz.

Era berean, afarian Pakea Bizkaia proiektuko babesle dan Luis Cañas upeltegiko ardaoak probetako modua izango da.

Afarira joan gura izan ezkero, lekua hartzea derrigorrezkoa izango da 94 4014800 telefonoan (Gran Hotel Puente Colgante). Plazan mugatuak dira.


- Bagilak 14, goizeko 11:00etatik – 13:00era, Argazki sinaketea (Gran Hotel Puente Colgante). Unai Basurkok publikoak egun honeetan zehar eskatutako argazki kopiak sinatuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu