Getxoko Udalak jarritako trafiko-isunak Internet bidez pagau daitekez
2009-05-28 11:25Getxoko Udalak trafiko-isunak Internet bidez pagetako modu barria preparau dau herritarrentzat, www.getxo.net webgunearen bitartez zergadunei zergak ordaintzea ahalbidetzen deutsen sistemeagaz bat eginez.
Getxoko Udalak trafiko-isunak Internet bidez pagetako modu barria preparau dau herritarrentzat, www.getxo.net webgunearen bitartez zergadunei zergak ordaintzea ahalbidetzen deutsen sistemeagaz bat eginez.
On-line pagetako modua, Udaleko Informazio Sistemen Arloko ardura dauen zinegotzi Kepa Miñambresek gogoratu dauenez, 'eguneko edozein ordutan erabil daiteke eta, beraz, herritarrek ez dabe alperriko joan-etorriak egin beharrik ezta luzaroan itxaroten egon beharrik'.
Ordaintzeko modu telematiko hori erabilteko, 'Euskadiko Administrazinoen Ordainketa Pasabidea' izenekoa, Eusko Jaurlaritzak eratutako sistemara atxikitutako banketxe eta aurrezki kutxetako edozein ordaintze-txartel eta isunaren jakinarazpen-orria edo Udalak bialdutako zergearen ordainagiria euki behar dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!