Mugarik Gabe GKEk zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau lau euskal uritan
2009-03-11 16:27Urtero legez Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak 'Zure Vision, Social Vision' zinema eta kooperazino erakusketea antolatu dau. Martiaren 23tik 27ra bitartean egingo da, aldi berean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Irunen. Latinoamerikako herrialde desbardinetako bederatzi buruzagi eta zinemagile indigenek parte hartuko dabe zinemaldian.
Bilboko Udalak zozketa bidez banatuko ditu AC/DC taldearen BECeko kontzerturako dituan 70 gonbidapenak
2009-03-11 14:33 MusikeaBilboko Udalak 70 gonbidapen zozketatuko ditu AC/DC rock talde australiar mitikoak datorren apirilaren 4an BECeko Bizkaia Arena pabiloian emongo dauen kontzertura joateko. Lagun bakotxeko bina sarrera banatuko dira, danetara 35 lagunek saria jasoko dabelarik.
Zaramak Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz bisitauko ditu birearen lehenengo zatian
2009-03-11 13:28 MusikeaApirilaren 18an ekingo deutse kontzertuei Roberto Mosoren taldeak Bermeoko Kafe Antzokian; 30ean Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, barriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Martiaren 20an amaituko da NABOren 'Aita Martxel Tillous' gazteentzako bekak eskatzeko epea
2009-03-11 11:49 Euskaldunak munduanAita Martxel Tillous bekea NABOk Renon egin eban azken bilkuran sortu zan, eta bere helburua euskal kulturaz interesa dauen edozein gaztek diru falteagaitik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da.
Martiaren 12tik 15era, Korrika 16k diru-batzea egingo dau
2009-03-11 10:32 Euskerea berbagaiKorrikaren arduradunek gogoratu dabe helburuetako bat AEK-k Euskal Herri osoan egiten dauen lana sustatu ahal izateko beharrezkoak diran baliabide ekonomikoak eskuratzea dala, hau da, euskerearen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua batzea.
87 abesbatz Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoan
2009-03-11 10:28 MusikeaMartiaren 13tik bagilaren 27ra Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoa izango da aurten eta, danetara, 109 kontzertu izango dirala iragarri dabe antolatzaileek.
Ipar Uribe eta Arratia aurrera
2009-03-10 18:08 Bertsolaritzea Bertsolari Gazteen XVII. BBK sariketan amaitu da sailkapen-faseaSailkapen fasea amaituta, orain finalaurrekoak falta dira, datorren astean egingo diranak, Bilboaldearen eta Lea-Artibairen artean lehenengoa, eta Ipar Uribe eta Arratiaren artean bigarrena.
K-Toño Fradek 'Bilbao' udal egunkarian argitaratutako artikuluak liburu batean batu ditu Bilboko Udalak
2009-03-10 16:49'Susedidos botxeros y bilbainos selebres y txirenes' izenburupean, egileak bertako paisajearen jakintza bost kapitulutan batuta jasoten dau: 'Por las calles del Botxo', 'Txirenes de siempre', 'Personajes botxeros', 'Tiene Bilbao un gran tesoro' eta 'Tauromaca bilbaina'.
Salgai honezkero Neil Young Donostian ikusteko sarrerak
2009-03-10 13:38 MusikeaNeil Young Kanadako musikaria maiatzaren 31n izango da Donostiako Anoeta belodromoan, Get In enpreseak egunotan jakinarazo dauenez. Sarrerak salgai dagoz honezkero 60 euroan gehi banaketa gastuak.
XV. CAF-Elhuyar dibulgazino-sarietan bizidunen zahartzeari buruzko artikulu batek jaso dau lehenengo saria
2009-03-10 10:52XV. Sariketara 16 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta lehenengo saria: 'Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra' izenburua dauen lanarentzat izan da. Egilea Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da. Saria: 1.200 € eta Imanol Andonegiren eskulturea.
Bill Lyerly musikari amerikarrak Euskal Herrian kokatzea erabagi dau
2009-03-10 09:48 MusikeaBill Lyerlyk musikan daroazan 30 urteak beteten diranean, gure herriagaz maiteminduta Iruñean finkatu dau bizitokia eta disko barria kaleratuko dau martiaren 17an, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.
Korrika 16ri atxikimendu publikoa adierazo deutso Anitzak herri ekimenak
2009-03-09 16:36 Euskerea berbagaiHego Euskal Herrian orain hiru urte sortu zan Anitzak, Euskal Herritik kanpo etorritako personez osotutako herri ekimena.
Deustu eta Rekalderi buruz 'Bilboko auzoen eta hango biztanleen historia' I. Bekearen ikerketa historikoa argitaratu dabe
2009-03-09 14:41Hamabi mila euroko beka hau, 2005. urtean esleitu eban lehen aldiz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriburuko ondarearen zabalkunderako antolatutako Bilbao Izan ekimenaren barruan.
Ondarroako webgune barria martxan jarri dau Udalak
2009-03-09 14:13Ondarroako Udalak bere webgune barria jarri dau martxan, diseinu eta helbide barriakaz. Aurrerantzean www.ondarroa.eu izango da helbide barria, nahiz eta lehengora sartuta be, www.ondarroa.net, estreinau barrira sartzeko aukerea emoten dauen.
Eustatek webgunea barriztau dau
2009-03-09 13:56Euskal Estatistika Institutuak webgunearen (www.eustat.es) aldaketearen helburua estadistikako edozein datu topetako orduan erabiltzaileak ahalik eta modurik errazenean lan egitea da eta, bide horretan, webgunea Euskal Autonomia Erkidegoko estadistikako informazino ofizialaren erreferentzia bihur daiteke.
'Zazpi etxe Frantzian', Bernardo Atxagaren nobela barria plazan
2009-03-09 13:39 KultureaJulio Sotorentzat Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako zuzeneko azken txartela
2009-03-09 11:50 BertsolaritzeaAntsoaingo finalaurreko ederrean, Julio Soto izan zan onena baina, oro har, maila handikoa izan zan azken finalaurrekoa, izan be, saio horretan kantau eben sei bertsolarietatik lau sailkatu dira finalerako: Julio Soto saioko irabazlea eta Erika Lagoma, Xabier Legarreta eta Ander Fuentes 'Itturri' puntuazinoari esker.
Alvaro Rabelli: 'euskereak lagunak behar ditu eta ez arerioak'
2009-03-09 11:05 Barriketan'Euskera para Hispanohablantes'/ 'Espainoldunentzako Euskara'-ren egilea
Heineken Jazzaldia iragarriko dauen kartela aukeratzeko lehiaketea jarri dabe martxan
2009-03-09 10:37 MusikeaGaragarrilaren 22tik 26ra Donostian egingo dan 44. Heineken Jazzaldiaren harian, kartel lehiaketea antolatu dau Heineken konpainiak. Saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa daukana izanda, irabazleak bere diseinua milaka laguni erakusteko aukera parebakoa izango da.
Hainbat sindikatuk Korrika 16gaz bat egin dabe
2009-03-09 10:16 Euskerea berbagaiCCOO, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek, Korrika 16ren mezuak dinoan moduan, 'euskeraz bizi gura dogunon herrira datozan guztiei ondoetorria emoten deutsagu'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...