Familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz sentiberatzeko kanpainea Bilbon
2010-08-31 13:42 Euskerea berbagai‘Euskereagaz gure etxea eregiten’ izenpean, euskerea geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikuletea sustatu eta aisialdian euskerazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltea areagotu nahi da.
Bilboko Udaleko Euskera Sailak 5.600 foileto inguru bialduko ditu 2008an eta 2009an jaiotako umeen etxeetara, familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz sentiberatzeko gurasoak. Gurasoek triptikoan bertan izango dabe euskerea ikasteko diru-laguntzino programan izena emoteko inprimakia.
‘Euskereagaz gure etxea eregiten’ izenpean, euskerea geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikuletea sustatu eta aisialdian euskerazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltea areagotu nahi da.
Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak
Datorren ikasturteari begira, Euskera Sailak abian jarri dau gurasoei zuzendutako euskerea ikasteko diru-laguntza programea. Ekimenaren helburu nagusia da gurasoek hizkuntza gaitasun nahikoa izatea seme-alabakaz euskeraz berba egin ahal izateko. Diru-laguntzak eskuratzeko ondoko baldintzak bete behar dira: semea/alabea D edo B ereduan matrikulauta egotea, euskaltegian hasierako mailetan ikasten hasi behar izan ezkero, seme/alabak gehienez 5 urte izatea; Bilboko euskaltegi batean egunero bi orduko klaseak hartzea, astelehenetik barikura eta urritik bagilera, edo autoikaskuntza modalidadeko ikastaro batean izena emotea; gurasoek lehenengo hiruhilekoa ordaintzea eta ganerakoa Euskera Sailak; eta azkenik, laguntzinoa eskuratzen jarraitzeko, gitxienez bi urrats gainditzea kurtsoko.
Eskabideak Euskera Sailaren bulegoan (08:30etik 13:00etara), Barrutietako Udal Bulegoetan, Udaleko webgunean (www.bilbao.net) edo 010 zenbakira deituta egin ahal dira, irailaren 1etik 23ra. Eskabidea egin ondoren, matrikulea egin behar da aukeratutako euskaltegian; horretarako irail osoa izango dabe. Euskera Saila zuzenean jarriko da hartu-emonetan euskaltegiakaz.
Datu legez baino ezbada be, igazko ikasturtean, 366 gurasok jaso eben euskerea ikasteko laguntzinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!