Bilboko Aste Nagusia Europako jai garrantzitsuenen artean

Bizkaie! 2010-08-31 15:55
370.000 lagun izan dira kontzertuetan, kaleko nagusi zein umeentzako antzezpenetan, folklore eta euskal kirolen ekitaldietan eta txikigunean

Jentearen parte hartzea, Bilboko kaleetako giroa bederatzi egunetan, Bilboko Udaleko eta Jai Batzordeko 300 ekitaldi baino gehiagoko dobako egitarauaren eta Bilboko gizarte, ostalari eta beste eragileen ekintzei esker, 2010eko Aste Nagusia Europako jai garrantzitsuenen artean dago.

Jentearen parte hartzea, Bilboko kaleetako giroa bederatzi egunetan, Bilboko Udaleko eta Jai Batzordeko 300 ekitaldi baino gehiagoko dobako egitarauaren eta Bilboko gizarte, ostalari eta beste eragileen ekintzei esker, 2010eko Aste Nagusia Europako jai garrantzitsuenen artean dago. Turismo eta Jaietako zinegotzia eta Jai Batzordetako presidenteak, Isabel Sanchez Robles, 2010eko Aste Nagusiko balantzeagaz oso pozik dagoala erakutsi dau gaur goizeko prentsaurrekoan.

Turismo eta Jaietako Sailak Aste Nagusiko ekitaldiak kalidadekoak eta partizipatiboak izan dirala uste dau eta jai eredu anitza, edegia, parte hartzea sustatzen dauena, herrikoa eta dobakoa bultzatzen jarraituko dauela adierazo dau.

Jaietako zerbitzu dispositiboari jagokonez (garbiketea, segurtasuna, mediku laguntza), Sánchez Roblesek bertan dabilzan langileak eta baita herritarrak be zoriondu nahi izan ditu 'azken urteetako jai garbienak, lasaienak eta seguruenetarikoak' izan diralako aurten.


Gero eta turista gehiago

Danetara, 80.978 pertsona igaro dira BilbaoTurismoko informazino bulegoetatik bederatzi egun honeetan, igaz baino %3,1 gehiago. Bisitari gehienak lehen astegoienetik martitzenera hurreratu dira jaietara eta Zabalguneko eta Arriagako bulegoak izan dira jente gehien jaso dabenak. Informazio bulegoetan egondakoen artean % 31,8 Estadukoa da, & 25,2 atzerrikoa eta beste % 43 Euskadikoa. Atzerritarren artean, Frantziatik (% 30,2), Italiatik (% 16,6),
Britaniatik (% 12,5) eta Alemaniatik (% 12,3) etorritakoak dagoz.

Bilboko Konpartsak. Aste Nagusia 2010.Balorazinoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu