Kolonbiako VII. Euskal Astea irailaren 5etik 11ra
2010-09-03 14:06 Euskaldunak munduanKolonbian dagoan bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideakaz eta Gaztemundu programan parte hartzen daben kolonbiar gazteakaz batuko da.
Eusko Jaurlaritzako Kanpoan diran Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria dan Julian Celayak Kolonbiako VII. Euskal Astea inaugurauko dau domekan. Euskal Astea Bogotan ospatuko da irailaren 5tik 11ra bitartean, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariakaz batera, tokiko Gobernuaren ordezkariak eta Bogotako Euskal Etxearen presidente Francisco Abrisketa be izango dira ospakizunetan.
Holan, besteak beste, Jose Antonio Urdiain tenore bilbotarrak eta Athletic de Bilbao Euskal Etxea taldeak hartuko dabe parte aste horretan, Eusko Jaurlaritzako iturriek iragarri dabenez.
Era berean, Kolonbian dagoan bitartean, Julian Celaya Medellineko (Antioquia) Euskal Etxearen zuzendaritza batzordeko kideakaz eta Gaztemundu programan parte hartzen daben kolonbiar gazteakaz batuko da. Eusko Jaurlaritzeak urtero abiarazoten dau programa hori, hainbat herrialdetako gazteek aukerea izan daien Euskadiren errealidadea hurretik ezagutzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!