Bilboko Arriaga Antzokiak jantzarako konbita egin dau denporaldiko lehen Ilbetean

Bizkaie! 2010-09-02 15:36   Kulturea

Bilboko Arriaga Antzokiak gaur zabaldu dau 2010-2011 denporaldiko lehen Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea. Sasoi barriko lehen hitzorduan jantzea izango da gai nagusia, eta urriaren 3an, aukeratutako lagunek Arriagako agertokian jantzan egiteko aukerea izango dabe.

Bilboko Arriaga Antzokiak gaur zabaldu dau 2010-2011 denporaldiko lehen Ilbeterako hautagaiak aukeratzeko epea. Sasoi barriko lehen hitzorduan jantzea izango da gai nagusia, eta urriaren 3an, aukeratutako lagunek Arriagako agertokian jantzan egiteko aukerea izango dabe. Ilbetea kulturearen bidez ospatzeko ekimen berezi honegaz, antzoki bilbotarraren helburua jente guztiari Arriagako ateak eta leihoak edegitea da.

Kontuak kontu, Arriagan jantzan egin eta ondo egiten dauen edonor antzokiagaz hartu-emonetan jartea besterik ez dago, telefonoz edo posta elektronikoz. Jantza Ilbetearen partaideak aukeratzeko, Emilio Sagi Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa buru dan aukeraketa-prozesua antolatuko da.

Hautagaiek ez dabe jantza munduko profesionalak izan behar, baina baldintza bakarra da jantzan ondo egitea. Era berean, ez dago mugarik estiloei jagokenez, jantzea zentzurik zabalenean baita: jantza klasikotik proposamen garaikideetaraino, euskal jantzetatik edo hip-hopetik igaroz. Aukeratzen daben saioa aurkezteko aukerea izango dabe.

Proposamen honen asmoa antzokia jantzazale guztiei zabaltzea da, salbuespenik barik. Holan, gauez zabalduko da antzokia. Jantza Ilbete honetan parte hartu nahi daben personek informazino gehiago eskuratu eta eskaerea egin leikie, 944035500 telefonoan edo plenilunio@teatroarriaga.com helbide elektronikoan.

Publikoak jantzea nagusi izango dan Ilbeteaz gozetako aukerea izango dau, prezio merkearen truke, urriaren 3an, aukeratutako jantzariak agertokira igoko diran gauean. Inork ez dau ordainsaririk jasoko egindako saioarengaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu