IV. GetxoPhoto irailaren 2tik urriaren 3ra
2010-08-31 15:41 Kulturea'Aisiari Gorazarre' lemapean, Algortako Portu Zaharretik Ereagako hondartzara bitartean, besteak beste, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller eta Eduardo Arrillaga lako izen ospetsuen argazkiak izango dira ikusgai irailaren 2tik urriaren 3ra.
IV. GetxoPhoto, Nazinoarteko Argazki Jaialdiaren aurkezpen ekitaldia egin dabe gaur Algortako Portu Zaharrean. Ekitaldian Josu Loroño, Getxoko Udaleko Komunikazino Zinegotzia, Jokin Aspuru, GetxoPhotoko zuzendaria eta Frank Kalero, GetxoPhotoko komisario barria egon dira.
Josu Loroñoren eretxiz, 'Begihandi taldearen ekimena barritzailea da, eta hasiera batetik, getxoko Udalaren babes osoa izan dau. Udalerrian egiten diran beste jarduera batzuekaz batera, Getxophotok, bai auzotarrei baita bisitetan gaituenei be gauza asko eskaintzeko dituan uri kosmopolita baten irudia zabaltzen dau mundura'. Igaz, 60.000 lagun inguru etorri ziran Getxora erakusketeak iraun eban aldian, nahiz eta 200.000 pertsonakan izan eban eragina, jaialdiaz Begihandik munduko herrialde desbardinetan zehar egin eban zabalpenari esker.
Jokin Aspuruk, Getxophotoren zuzendariak, gogoratu dauenez, aurtengo jaialdiak aurrekoen jarduerei eusteaz gan (hitzaldiak, erakusketak kanpoaldean zein barrualdean, bertsophoto, bisitaldi gidatuak, pop proiekzinoa...) aurtengoan bi barrikuntza dakarz: 'Getxoko eta Bilboko tabernetatik 5.000 baso-azpiko banatuko dira Peter Dench argazkilarien 'Drinking of England' seriearen irudiakaz, eta 500 kamiseta banatuko dira udalerriko hainbat alkartekideen artean Galder Izagirre argazkilariaren 'Argaz(ni)kiak' ekimenaren barruan'.
Frank Kalero, Getxophotoren komisario barria (Alejandro Castelloteren lekukoa hartu ondoren), oso ilusionauta agertu da bere lanagaz jaialdi honetan. 'Gustetan jat zelan Getxophotok gune publikoa hartzen dauen, zelan buztartzen dan uri-paisajeagaz eta, batez be, zelan edo halan, jaialdiak jentea zelan behartzen dauen argazkiak ikustera. Interakzino guztiz barria sortzen da ikuslearen eta irudiaren artean'.
'Aisiari Gorazarre' lemapean, Portu Zaharretik Ereagako hondartzara bitartean, besteak beste, Martin Parr, James Mollison, Phil Toledano, Nadav Kander, Anoek Steketee, Martin Kollar, Peter Dench, Martin Schoeller, Robert Huber, Greg Miller eta Eduardo Arrillaga lako izen ospetsuen argazkiak izango dira ikusgai irailaren 2tik urriaren 3ra.
Argazkigintzearen, herriko gune desbardinen erabilpen kulturalaren eta ohikoak ez diran gune eta formatu adierazgarriak miatzearen aldeko apustua egiten dau GetxoPhotok eta herritaren partaidetza bideak zabaltzen saiatzen da; helburua jenteak jaialdia berezkoa sentidutea da.
Ohikoa dan moduan, GetxoPhotok arlo bi hartuko ditu: batetik, erakusketea bera eta, bestetik, jardueren arloa. Argazkiak irailaren 2tik urriaren 3ra egongo dira ikusgai eta jarduerak, barriz, irailaren 2tik 5era izango dira eta hor konbidautako zenbait egileen presentzia izango daben hainbat jarduera proposatu dira.
Irailaren 2an, Martin Parr argazkilaria eta Jaialdira konbidautako hainbat egileen topaketa batek GetxoPhoto 2010 edizinoari hasierea emongo deutso, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, arratsaldeko 19:45ean. Inaugurazino ekitaldian, edizino honetara konbidautako argazkilarien obra proiektauko dabe eta Fran Kalero erakusketearen komisarioagaz barriketalditxua izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!