Alex de la Iglesia Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian Venezian

Bizkaie! 2010-09-02 10:45   Barriak

Vincent Gallo, François Ozon, Sophia Coppola edo Tom Twyker lako zuzendariakaz lehian izango da Alex De La Iglesia, irailaren 11an amaituko dan jaialdian. Alex De La Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak zirkuaren mundua eta kronika politikoa buztartzen ditu.

Zine arloan urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa, Veneziako Mostra bart hasi da eta bilbotar bat dogu Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian. Vincent Gallo, François Ozon, Sophia Coppola edo Tom Twyker lako zuzendariakaz lehian izango da Alex De La Iglesia, irailaren 11an amaituko dan jaialdian. Alex De La Iglesiaren 'Balada triste de trompeta' filmak zirkuaren mundua eta kronika politikoa buztartzen ditu.

Danetara, 24 pelikula izango dira Veneziako Zinemaldiaren 67. edizinoan eta Quentin Tarantino izango da epaimahaiaren burua

Darren Aronofsky-k emon deutso hasierea Veneziako Mostrari balletaren mundua aztertuz Natalie Portman protagonista dauen 'Black Swan' filmagaz. Aurten ikusgai egongo diran filmeen artean, Vanessa Redgrave Julian Schnabel artista plastikoaren zuzendaritzapean beharrean ikusiko dogu eta Sophia Coppolak Stephen Dorff protagonista dauen 'Somewhere' aurkeztuko dau.

Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo be film asko izango dira, tartean, 'Lope', Espainiako produkzinoa, Andrucha Waddington brasildarraren zuzendaritzapean eta Alberto Ammann argentinarra protagonista dauelarik. Ben Affleck-ek, bestalde, The town aurkeztuko du.

Azken buruan, Robert Rodriguezek Dennis Hopperri egindako omenaldia, 'Machete', be aurkeztuko dabe Venezian, Danny Trejo protagonista dauena.

Horrezaz gan, Martin Scorsesek Elia Kazani buruzko dokumentala aurkeztuko dau Venezian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu