Errioxara bidaia

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-09-06 11:05   Bertsolaritzea

Urtero egiten dan legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxarako bidea hartu dau astegoienean. Txapelketan lagundu edo parte hartu daben guztiak egon dira konbidauta bidaiara.

Urtero egiten dan legez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxarako bidea hartu dau astegoienean. Txapelketan lagundu edo parte hartu daben guztiak egon dira konbidauta bidaiara. Pentsetan dot urteren baten azaldu deutsuedala egitarau guztia pausuz pausu, baina oraingoan beste bati itxiko deutsat behar hori. Moises Enbeitak ederto azalduko deusku Errioxakoaren ganean jakin behar dogun guztia. Bere oneretxirik ez daukat, baina emongo eustalakoa bai, halanda ze, hemen daukazuez aitatu deutsuedan zitarako egin dituan bertsoak:

Doinua: 'Mendian gora haritza'

Berba laban ta dotorez
Egunon bana emonez
txupinazoa jaurti behar dot
gaur be urtero lez.
Baina gaur, bistan dagonez,,
'kopla' barik dator Moises,
'seiko txikian' kabitu ezinik
ta parranda gosez.

Hau bai langile kuadrila!,
mutil eta neskatila;
gitxiagogaz saiatuko zan
inoz Pancho Villa.
'Laguntzaileen' gerrila,
Leire ibili da bila;
abila zala bagenkien bai,
baina hain abila...!

Goiztar jaiki ta ederki,
Samaniegon gara aurki;
Dagoeneko sartenak sutan,
makailau, txarriki.
Dakianak ondo daki,
eztakianak baleki,
bakotxak zenbat 'kupel' altxatu
tentuz erabaki.

Bete ta gero sabela,
gerrarako prest garela,
Biasterira aldatuko da
gure karrusela.
Umorez, zelan bestela?
'kantupoteo' itzela.
Barriz gosetu arte ez dogu
jasoko kuartela.

'Ortu Zaharreko' berdurak,
Txuletoiaren onurak;
pernile, pate, porruak saltsan
eta konfiturak.
Gero aharrausi, logurak;
bazkalosteko ohiturak.
Begi zabalik eutsi gurean
a ze abenturak.

Sartenekoa gozaldu,
Platerekoa bazkaldu,
Ura edanda behintzat gaur inor
ez daitela galdu.
Trago luzeak askaldu,
Banan-banan eta malgu...
Mila ehuneri gaur ezetz inok
etxean apaldu!

Azken parada Bastida,
egunari despedida;
aulkian gora, aulkian behera
'bertso-jirabira'.
Potoak jausiko dira
hankaluzeen neurrira...
'Leiren bertsoa' entzundakoan
'di-da' erretira.

Honarte esandakoan
ados zagozelakoan...!
Behintzat jakitun zagoze gaurko
nundik norakoan.
Koplak itxi ta seikoan,
asmatu dodalakoan...!
Hurrengo urtean, sano bagara,
bederatzikoan.

Sano-sano ez dakit akabauko eben, baina betiko antzean bai!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu