Ruben Gimenok Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko dau lau kontzertutan, Michel Camilogaz batera

Bizkaie! 2010-09-02 11:53   Musikea

Ruben Gimenok lau kontzertutan zuzenduko dau EOS: Bilboko Campos Eliseos Antzokian, irailaren 7an, Iruñeako Baluarte Auditoriumean, 8an, Donostiako Kursaal Jauregian 9an eta, azkenik, Gasteizko Principal Antzokian, 10ean.

Ruben Gimeno orkestra zuzendari valentziarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) zuzenduko dau irailean eskainiko dituan lau kontzertutan, Michel Camilo pianista eta konpositoreagaz batera.

EOSeko arduradunen arabera, Gimeno zuzendari 'aldartetsua eta edegia da'. 2009an, Pasion Vegagaz batera, Valleseko Orkestra Sinfonikoa zuzendu eban Gironako Auditorumean, eta urte bereko irailean orkestra horretako zuzendari titular izentau eben.

Zuzendari valentziarrak urte oso aktibo eta interesgarria izan dau, izan be, Espainiako Orkestra Nazionala zuzendu dau Cadizeko Musika Espainiarraren Jaialdian, bai eta Asturiaseko Orkestra Sinfonikoa be. Era berean, 'Sueño de una noche de verano' obrea be zuzendu dau A Coruñako Mozart Jaialdirako.

Kontuak kontu, urteko azken hilebeteetarako proiektu oso interesgarriak dituala azaldu dabe, besteak beste, EOS zuzentzea edota Zarzuelaren Antzokiko denporaldi barria inauguretea Madrilen.

Ruben Gimenok lau kontzertutan zuzenduko dau EOS: Bilboko Campos Eliseos Antzokian, irailaren 7an, Iruñeako Baluarte Auditoriumean, 8an, Donostiako Kursaal Jauregian 9an eta, azkenik, Gasteizko Principal Antzokian, 10ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu