Mundu osoko 20.000 bisitari baino gehiago erakarten ditu urtero surfak Euskadira
2010-09-03 14:26Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez abiarazotako ‘Surfing Euskadi’ produktu barria aurkeztu dau Zarautzen.

Gaur, irailak 3, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez abiarazotako ‘Surfing Euskadi’ produktu barria aurkeztu dau Zarautzen. San Miguel Pro Zarautz txapelketeagaz aldi berean gertatu da aurkezpen hori, hau da, WQS surfeko munduko zirkuituko maila handieneko proba bategaz, 6 izar baititu. Sailburuordeak eta Basquetour agentziaren zuzendari Ana Izaguirrek Euskadiko surfaren produktu turistikoa definiduteko landutako azterlanaren eta haren ondorengo garapenaren ondorio nagusiak jakinarazo ditue. Azterlan horren bidez Euskadiko merkatu turistikoaren erronka eta eskari barriei erantzuna emon nahi jake, aisiagaz, kirolagaz eta natureagaz loturiko produktuetarako, turisten jokera eta premina barriakaz bat datozenetarako.
Euskadik surfaren inguruko produktu turistiko bat garatzeko dauen potentziala oso handia da. Euskal Kostaldeko olatuen kalidadeari eta Euskadiko helmuga turistiko batzuetan kirol-modalidade horrek dauen arrakasteari zor jako hori batez be. Bariedade eta kalidade handiko 38 surf-hondartzako eskaintza dauka 250 kilometroko kostaldean, eta ia urte osoan dago olatuez gozetako aukerea. Kirol horrek mundu osoko 20.000 bisitari baino gehiago erakarten ditu gure hondartzetara eta 600 lagun baino gehiagori emoten deutse lana. Sei miloetik gorako ekarpena egiten deutso horrek BPGari.
Kontuak kontu, 300 agentek baino gehiagok lankidetza aktiboa izan dabe proiektu horretan; % 40 sektore horretako enpresak dira, beste % 40k ostalaritza, alojamenduak eta zerbitzuak batzen ditu, % 15 administrazino publikoetako kideak dira eta ganerako % 5a kirol-administrazinoak (federazinoak, alkarteak...) izan dira.
Euskadik gaur egun lehiakortasun-maila egokia dauka Surfaren kirolean espezializau diran kostaldeko helmugetan, eta horreen artean dagoz: Sopela, Bakio, Mundaka, Zarautz eta Donostia; kirol horretako helmuga estrategikoenak diran horreez gan, Euskal Kostaldeko udalerri guztiek be modu aktiboan parte hartu dabe produktuaren definizinoan. Eusko Jaurlaritzeak, produktu hori indartzeko egiten dagoan lanaren bidez, munduko surf-helmuga garrantzitsuenetako bat bihurtu nahi dau Euskadi.
Horrenbestez, Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Basquetour agentziaren bidez ezarritako helburuak ondokoak dira:
1.- Surfaren praktikarako bokazino argia dauen Euskadiren helmuga bereiztea, zerbitzu turistiko integratu batzuekaz osotuta. Surfaren praktikan lider eta aitzindaritzat joten diran helmugen artean kokatu nahi da Euskadi.
2.- Egungo surf-eskaintza egituratzea Euskadin.
3.- Kalidadezko produktu bat sortzea, beste helmuga batzuen eskaintzatik bereizteko elementu legez balioko dauena.
4.- Administrazino publikoen eta Euskadiko surf-turismoaren enpresa-sektorearen arteko lankidetzarako eta inplikazinorako tresna izatea.
Helburuak lortzeko aurreikusitako jardunetako bat ‘Surfing Euskadi produktuko kluba’ garatu eta abiarazotea da. Erakunde hori arduratuko da inplikautako agenteek (eskolak, klubak, surf-kanpamenduak, hartzaile-gidak, denda espezializatuak, alojamenduak, turismo aktiboko enpresak) gitxieneko eskakizun batzuk (kalidade-arloan) beteten dituela egiaztatzeaz produktuaren beraren zati izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!