Polanskik jasoko dau Fipresci saria Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-09-03 16:45   Barriak

Sail Ofizialeko 18 filmetatik, 11 Europakoak dira eta, Olazireguiren ustez, Zinemaldiaren izaera europazaleagaz bat dator, kontinente zaharreko erreferente bihurtu nahi dabelako jaialdia.

Irailaren 17tik 25era egingo dan Donostiako Zinemaldiaren aurkezpena egin dabe gaur Mikel Olaziregui zuzendariak eta Jose Luis Rebordinosek, datorren urtetik aurrera zuzendaritza lanak hartuko dituanak. Bertan, Fipresci saria Roman Polanskiri emongo deutsiela aurreratu dabe, baina berak ezingo dauela hartu.

Donostiako Zinemaldiak programazino ofiziala aurkeztu dau gaur eta pelikula-sorta aberats eta askotarikoa izatea goraipatu dabe nahiz eta aurten ez dan izenburu zein zuzendari handirik gailendu. Aukeraketa batzordeak 1.982 film ikusi ditu eta horreetatik 119 erakutsiko ditue. Sail Ofizialeko 18 filmetatik, 11 Europakoak dira eta, Olazireguiren ustez, Zinemaldiaren izaera europazaleagaz bat dator, kontinente zaharreko erreferente bihurtu nahi dabelako jaialdia. Nobedade legez, jaialdia zarratuko dauen pelikulea Elle S'Appelait Sarah izango dala adierazo dabe eta hasierakoa, aurretik esan eben moduan, Chicogrande izango da, Felipe Cazals mexikarrarena.

Antolatzaileek ez dabe epaimahaian parte hartuko dabenen zerrendea emon, izan be, zehaztu barik dagoz batzuk eta talde osoa konfirmetan danean jakinarazoko dabe zerrenda osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu