Getxoko Eskulangintza Azokeak mundu mailako 115 artisau batuko ditu bagilaren 5etik 7ra
2009-05-25 15:21Euskal Autonomia Erkidegoan artisau gehien batzen dituan azokan, 97 artisau Areetako Geltoki plazan egongo dira, zuzeneko erakustaldiak egingo dituen lau parte-hartzaileak be leku berean egongo dira eta ganerako 14 artisauak, arlo gastronomikokoak, Ibaiondo kalean jarriko diran saltokietan egongo dira.
Bagilaren 5etik 7ra, Getxoko Eskulangintza Azokearen 26. ekitaldiak 115 artisau -tartean 30 bizkaitar- batuko ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan artisau gehien batzen dituan azokan, 97 artisau Areetako Geltoki plazan egongo dira, zuzeneko erakustaldiak egingo dituen lau parte-hartzaileak be leku berean egongo dira eta ganerako 14 artisauak, arlo gastronomikokoak, Ibaiondo kalean jarriko diran saltokietan egongo dira.
Azokearen aurkezpenean honako honeek egon dira: Izaskun Artetxe, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko diputadua; Imanol Landa, Getxoko alkatea; eta Iñaki Garate, azokearen arduraduna.
Aurreko urtean legez, azokea kalean egingo da, eta sarrerea dobakoa da. Ordutegia hau da: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00. Zapatuan, barriz, azokeak 21:30ean zarratuko ditu ateak.
Eltzegintzea, bitxigintzea, landare-zuntzak, ehungintzea, harria, metala eta larrugintzea dira, besteak beste, azokan ikusgai egongo diran espezialidadeak, baita heraldikea, alanbrea, haziak, maskarak… Danetara, eskulangintzako 28 espezialidade erakutsiko dira artisauen erakustoki handi honetan. Aurreko horri atal gastronomikoa batu behar jako: Ibaiondo kalean jarriko diran saltokietan egongo da eta sektore horretako hamalau artisau batuko ditu.
Getxoko azoka honetan askotariko produktuak eta lanak ikusi ahal izan dira beti, batez be bertan parte hartzen daben artisauak kontu handiz aukeratzen diralako: Euskal Herri osoko artisauak datoz, baita Katalunia, Aragoi, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril, Errioxa, Asturias, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta Kantabriakoak be. Beste herrialde batzuetako profesionalak be etorriko dira, Irlanda, Frantziakoak, Portugalekoak eta Italiakoak.
Azokearen atalik handiena salmentara zuzenduta badago be, zuzeneko erakustaldiak egiteko beste atal bat be egongo da. Han, goizez eta arratsaldez, artisau batzuek zuzenean egingo dabe lan, jente guztiak ikusi ahal izateko zelan lantzen diran artisautzako produktuak. Horreetako bat Toledotik datorren Fátima Carrasco da, eta iruten ariko da, bai eskuz bai gorua erabilita. Belén Alonso eskultore asturiarrak harria zizelkatu eta lantzeko hainbat teknika erakutsiko ditu. Azenik, José Ramón Aguirre kandelagile bilbotarrak argizaria zelan lantzen dan azaldu eta erakutsiko dau. Gainera, eskulangile azken horren eskutik, gaztetxoenek kandelagintzea ezagutu ahal izango dabe, umeentzako tailerra egongo da eta.
Beste alde batetik, ez dira ahaztu behar azokan parte hartzen daben artisauen saltokien diseinua be saritzen dala. Ganera, erosleen artean zozketea egingo da: artisautzako produktuak emongo jakez saridunei.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!