Ondarroako Musika Eskoleak Udaleku musikalak eskainiko ditu uda honetan

Bizkaie! 2009-05-25 17:47   Musikea

Pedro Mari Unanue Musika Eskoleak Udaleku Musikaletan ikasle moduan parte hartzeko matrikulazino epea zabaldu dau. Bagilaren 1etik 19ra bitartean emon ahal izango da izena eta ikasle bakotxak 115 euro pagau beharko ditu. Garagarrilaren 6tik 17ra bitartean egingo dira eta 4 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dagoz.

Bi aste izango dira jolasean umeek gehien atsegin dituen ekimenakaz gozatzeko: jolastu, abestu, musika tresnak jo, jantzan egin, marraztu, margotu, musika tresnak sortu... Musika mundu honetan buru-belari sartzeko metodologia aktibo, praktiko eta dibertigarria erabiliko da. Egingo dan lana parte hartzailea izango da, alkarlana eta taldekako lana bultzatuko dauena, eta zenbait balore garrantzitsu erakutsiz, besteak beste, errespetua, tolerantzia, integrazinoa, sozializazinoa, komunikazinoa, norberagazko eta inguruagazko armonia, kontzentrazinoa, kemena, sormena...

Ekimen barriaren helburu nagusiak ondokoak dira: musikeagaz eta musikaz gozetea, musikeagazko gustua piztea, edota gaitasun artistiko-musikalak garatzea, ahotsa, erritmoa, entzumena, mobikortasuna, sormena... Errepertorioa zabala izango da, musika eta kontzertu didaktiko bategaz, soinketa eta animazinoagaz, abestuz, eta dantza eta koreografiagaz.

Udalekuak Pedro Mari Unanue Musika Eskolan bertan egingo dira, garagarrilaren 6tik 17ra bitartean, goizeko 9:30etik 13:30era, astelehenetik barikura. Ekimen guztiei amaierea emoteko ikasleek ikastaroan ikasitako guztia euren gurasoei erakusteko balioko dauen kontzertua egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu