Jet Lag Flash jaialdian izena emoteko epea irailaren 20an amaituko da

Bizkaie! 2010-09-14 11:02   jardunaldiak

Egitasmoak espazio bat eskaintzen deutse diziplina desbardinetan egindako lanak erakutsi nahi dituen gazteei, besteak beste, musika, jantza, antzerkia, poesia, artea edo bideo-sorkuntzan.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak sustatzen dauen Jet Lag Flash jaialdian izena emoteko epea datorren astelehenean, irailaren 20an amaituko da. Egitasmoak espazio bat eskaintzen deutse diziplina desbardinetan egindako lanak erakutsi nahi dituen gazteei, besteak beste, musika, jantza, antzerkia, poesia, artea edo bideo-sorkuntzan. Formatu txikiko eszenatokia eskainiko jake jaialdiaren barruan eta euren lana eszenaratzeko laguntzinoa emongo jake, antolatzaileek azaldu dabenez.

Deialdira 16 eta 30 urte bitarteko gazteek aurkeztu ahal izango ditue proiektuak, nahi beste, banaka edo taldean. Proiektuok aurkezteko epea bagilaren 4an hasi zan eta irailaren 20an amaituko da. Espazio honetan parte hartzeko, izena emoteko fitxa bete behar da eta Gazteen Ekimenak Sustatzeko Zerbitzuan aurkeztu (Zabalgune plaza 11) edo helbide elektroniko honetara bialdu: info@bilbaojetlag.net.

Bestalde, Bilboko Udaleko Gazteria Sailak Euskalduna Zubiaren azpiko aldea aukeratu dau Jet Lag Fest jaialdiaren hirugarren edizinoan uri-espazioa berreskuratzeko eta beste modu batez erabilteko adibide moduan. Jaialdian Bilbo, Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghai urietako gazteen adierazpideak batuko dira. Aurten Alemaniako Berlini emongo jako aparteko garrantzia.

Jet Lag Fest 2010 urriaren 15etik 17ra egingo da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da eta aurten Euskalduna Zubiaren azpian eta itsasadarraren alde bietan izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu