Lady Gaga artista estadubatuarra MTV Bideo eta Musika Sarien izarra izan da

Bizkaie! 2010-09-13 11:53   Kulturea

Telebista-kate horrek urteko musika-bideo onenak saritzeko egiten dauen jaialdian, beste sari batzuen artean, Bideo Onenaren Saria irabazi dau 'Bad Romance' lanari esker. Izentauta egoan 13 saritatik 8 irabazi ditu.

Lady Gaga artista estadubatuarra MTV Bideo eta Musika Sarien izarra izan da aurten, telebista-kate horrek urteko musika-bideo onenak saritzeko egiten dauen jaialdian, beste sari batzuen artean, bideo onenaren saria irabazi ondoren. 'Bad Romance' kantearen bideoak sari nagusia jasoteaz gan, Pop Bideo, Emakumezko Artista baten bideo onena eta Dance Bideo onenaren sariak be lortu ditu. Gainontzeko sariak honakoak izan ziran: Koreografia Onena, Zuzendaritza Onena eta Edizino Onena. Ganera, 'Telephone' izeneko lanagaitik, Kolaborazino Onenaren saria be jaso eban Gaga-k. Bideo horretan, Beyoncé-k egindako ekarpena da nagusi. Izentauta egoan 13 saritatik 8 irabazi ditu artisteak.

Gaga-k sari-banaketa ekitaldia aprobetxau dau bere hurrengo diskoaren izenburua aurreratzeko: 'Born This Way'.

Gizonezkoen artean, Eminem-entzat izan zan Bideorik Onenari jagokon saria eta baita Hip-Hop Bideo Onenari jagokona be, 'Not Afraid' lanagaitik, eta Justin Bieber gazteak' 'Baby' lanari esker, artista gazteari emondako Bideo Onenaren saria lortu eban. Rock Bideo Onena '30 Seconds to Mars' taldearentzat izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu