VIII. Glisseguna, irailaren 19an Angelun

Bizkaie! 2010-09-13 14:32   Euskerea berbagai

Glisseguna lerra kirolak eta euskerearen topagunea izan nahi dauen ekimena da, geure hizkuntza zaharra gaurkotasunaren uhainetan ibil daitekela frogatzen dauena. Aurten La Barre izeneko hondartza zelaian izango da hitzordua

Glisseguna lerra kirolak eta euskerearen topagunea izan nahi dauen ekimena da, geure hizkuntza zaharra gaurkotasunaren uhainetan ibil daitekela frogatzen dauena. Aurten La Barre izeneko hondartza zelaian izango da hitzordua eta, besteak beste, surf/ skate / roller lehiaketak, lehen ikaspenak, erakusketak, bideoak, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak izango dira.

Seaska da Glisseguna/Euskarabiadaren antolatzailea. Seaskak Iparraldeko ikastolen federazinoak orain dala 40 urte irakaskuntza sarea sortu eban, umeak euskaldun elebidunak izatea nahi eben erdaldun nahiz euskalduneri edegia. Gaur egun Glissegunaren antolaketeagaz ondoko helburua finkatu da, hau da, euskerea komunikazino hizkuntzea dala bizitzako edozein arlotan, baita ezustekoetan be.

Egun osoan, makinatxu bat ekitaldi izango dira, besteak beste, Ander Ithurbidek antolatzen dauen Open lehiaketea, haurren xokoa, ingurumenaren zainketari lotutako joko pedagokikoak (Bil Ta Garbi, BLE eta Goizetik alkarteen laguntzinoagaz) puzgarriak eta hainbat aktibitate… Euskeraz
emitiduten dauen iparraldeko Gure irratiak bazterrak alaituko ditu. Horrezaz gan, jantzariak (Hip Hop, euskal jantza arrabarrituak…) zein skate ala roller ikuskizunak iragarri ditue.


2010eko barritasunen artean, ondokoak dira deigarrienak:

- Kostaldeko sorospena: Biarritz Sauvetage Côtier alkarteak lehen ikaspenak eta erakustaldiak proposatuko ditu. Buia sorospena, taula sorospena eta kostaldeko sorospena, haur, gazte eta helduentzat.
- Hawaiko piraguak: Belharra Watermen Club alkarteak bat eta bi tokiko piraguen erakustaldia eta lasterketea eskainiko ditue.
- Eskalada: gazteentzat eskalada pareta bat instalauko dabe.
- Shape erakustaldiak.
- SK8 Floor: jantza, skate, tindaketa eta musika buztartzen dituan emonaldia.

Bestetik, bigarren eskuko lerra kirolen materialaren merkatu bat antolatuko da Angeluko La Barre hondartzan goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan mahaia jarri gura izan ezkero, 5 euro pagatu beharko dira. Edozelan be, informazino gehiago behar izan ezkero, 0559524924 telefono zenbakira deitu edota idatzi ondoko helbidera: seaska-estelle@orange.fr

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu