Claude Chabrol zinegilea hil da
2010-09-13 10:35 Barriak1.997an, Donostiako Zinemaldian 'No va más' filmagaz urrezko mazkorra irabazi eban eta 2.001an, Donostiako Nazinoarteko Zine Jaialdiko epaimahai ofizialaren buru izan zan.
Claude Chabrol, Parisen hil da bart 80 urte zituala. 1.930ean Parisen jaioa, farmazia ikasketak egin arren, 1.958. urtean ekin eutson ibilbide artistikoari eta El Bello Sergio' filma zuzendu eban. Zinegile, produktore eta 'Cahiers du cinema' aldizkariko kritikaria izandakoa, 1.997an, Donostiako Zinemaldian 'No va más' filmagaz urrezko mazkorra irabazi eban eta 2001an, Donostiako Nazinoarteko Zine Jaialdiko epaimahai ofizialaren buru izan zan.
Chabrol jn.aren lanen artean ondokoak azpimarra daitekez: 'El Bello Sergio' (1.958), 'Los primos' (1.958), 'Landrú' (1.962), 'La mujer infiel' (1.968), 'Accidente sin huella' (1.969), 'El carnicero' (1.969), 'Al anochecer' (1.970), 'La década prodigiosa' (1.971), 'Relaciones sangrientas' (1.972), 'Inocentes con manos sucias' (1.974), 'Locuras de un matrimonio burgués' (1.976), 'Violette Nozière' (1.979), 'El caballo del orgullo' (1.980) eta oraintsuagokoak diran 'Merci pour le chocolat' (2.001) eta 'Bel ami' (2.009).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!