'XXX', Abian da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketea
2010-09-13 12:58 BertsolaritzeaXi-la-ba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketea, 2010. urteko Bertsulari Xapelketea datorren zapatuan, irailaren 18an Muskildin abiatu eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean, zemendiaren 13an Donibane Loizunera helduko da.
Xi-la-ba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketea, 2010. urteko Bertsulari Xapelketea datorren zapatuan, irailaren 18an Muskildin abiatu eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean, zemendiaren 13an Donibane Loizunera helduko da.
'XXX, Xapelketa gaztea, elkarte heldua' da aurtengo leloa. Bertsularien Lagunak alkarteak aurten hogeita hamar urte beteten ditu, heldutasunera heldu da beraz eta, aldi berean, gaztea da xapelketea oraindino. Hiru herrialdetako bertso historiak urte asko daroaz bizi-bizi, aspaldikoak dira Lore jokoak, bertso primak eta beste lehiaketa ezagunak. Aspaldikoak dira hiru herrialde honeetan bapatean eta idatziz ibili izan diran koblakari eta bertsulari handiak, ez baita atzo sortua euskal kulturearen arte hau. Izen batzuk aitatu dira, ezin baitira guzi guziak idatzi batean batu: Martin Larralde 'Bordaxuri', Katcho, Pierre Topet Etchahun, Amezket, Ttipi, Jean Baptiste Otchalde, Elissamburu, Putchuna, Karranka, Lohiotchar, Piarres Ibarrart 'Bettiri', Iriarte, Mattin Irabola 'Matxin', Iriart, Arnaud Larramendy, Joanes Otxalde, Mizel Dargaitz, Ganix Halsouet, Piarres Halsouet, Jean Baptiste Millox, Ganes Zubilibia, Fernando Aire Xalbador, Mattin Treku, Manuel Sein 'Xanpun', Ernest Alkhat, Xanti Iparragirre, Jean Louis Harinordoquy 'Laka', Txomin Ezponda, Fermin Mihura, Jean Louis Eizmendi 'Errexil' eta Jexux Arzallus.
Bigarren edizinoa da aurtengoa eta gehienbat bertsolari gazteek osotzen dabe parte-hartzaileen luze zabala; Mixel Aire 'Xalbador II' da bertsulari zaharrena 66 urtegaz baina beste guztiak 30 urtez azpitik dabilz.
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketea. Egitaraua
- Muskildi, Irailaren 18an, 20:00etan, Posonpesenean. Bertsolariak: Odei Barroso (Urruña), Patxi Iriart (Hiriburu), Bixente Hirigarai (Baigorri), Joanes Etxebarria (Barkoxe), Ximun Cazaubon (Jatsu) eta Ramuntxo Christy (Aiherra).
- Aiherra, irailaren 25ean, 20:00etan, Denen-Etxea aretoan. Bertsolariak: Miren Artetxe (Hendaia), Xumai Murua (Azkaine), Kristine Txoperena (Hendaia), Gillen Hiribarren (Itxasu), Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Donibane Garazi).
- Sara, urriaren 2an, 20:00etan, Lurberri aretoan. Bertsolariak: Ekhi Erremundegi (Baiona), Mixel Xalbador (Urepel), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xan Alkhat (Armendaritze), Maindi Murua (Azkaine) eta Bixente Luku (Donibane Garazi).
Finalerdiak:
- Luhuso, urriaren 16an, 17:00etan Harri xuri aretoan. Bertsolariak: Amets Arzallus (Hendaia) + sailkatutako 5.
- Gabadi, urriaren 23an, 17:00etan Herriko gelan. Bertsolariak: Sustrai Colina (Urruña) + sailkatutako beste 5.
Finala
- Donibane Lohizunen, zemendiaren 13an, 17:00etan pilotalekuan.
Kanporaketa saioak afari baten barruan antolatu dira. Hogei euro pagau beharko ditu harat joan nahi dauen orok eta erreserbetako telefonoa honakoa da: 0559541504. Hego Euskal Herritik deitzeko 0033 559541504.
Jarraitu Xapelketea ondoko helbidean: http://xilaba.net/
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!