V. Iturritik Jaialdia urriaren 23tik 25era bitartean Donostian
2026-10-21 07:40 KultureaErosi sarrerak hemen.
Aretoko bost ikuskizun, kaleko ikuskizun bi eta hainbat jantza tailer iragarri ditue.
Programazinoan Euskal Herriko, Argentinako, Frantziako eta Japoniako artistak dagoz. Mobimentua ulertzeko modu ezbardinak proponiduten ditugu, tradizinoa eta sorkuntza garaikidea ardatz. Euskal jantzeagaz batera, hainbat diziplina ezagutzeko aukerea egongo da: zirkua, sustraietan herri-olgetak eta plaza-ikuskizunak dituana; jantza urbanoak, gure urietako benetako folklorea; tango akrobatikoa, Río de la Platako herri-kulturatik datorren adierazpena: eta pole dance, gaur egun arte-berbaera berezia daben antxinako praktika akrobatikoen oinordekoa. Proposamen horreek guztiak kapaz dira tradizinoak aldatzeko eta horrexegaitik dagoz bizirik.
Sarrerak asteartean, irailak 1, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Egitaraua
- Urriak 23:
Street Pole Dance (Meriko) + Otros Aires (Duo Laos konpainia) | Victoria Eugenia Club, 19:30
- Urriak 24:
Gero Axular Dantza Taldeak Iparratik kale ikuskizuna aurkeztuko dau Okendo Plazan, 19:30ean.
Ikuskizun honen sarrereagaz egun bereko Upside Down (Victoria Eugenia Foyerra, 19:10) eta Street Pole Dance (Victoria Eugenia Klub aretoa, 21:00) ikuskizun laburrak ikusteko aukerea egongo da. Edukiera mugatua.
- Urriak 25:
1926 – 2026. Ehun Urtez Dantzan, Arkaitz Añorgako Dantzariak | Victoria Eugenia Antzerkia, 19:00
Emonaldi honen sarrereagaz egun bereko Street Pole Dance (Victoria Eugenia Foyerra, 18:15) eta Otros Aires (Victoria Eugenia Kluba, 20:15) ikuskizun laburrak ikusteko aukerea egongo da.
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
