Bilbo Lehenengo Errepublikan

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Campo 2026-10-20 08:15   Antxinakoak Geurera

1873an Lehenengo Errepublikea aldarrikatu eben.

Bilboko liberalen artean, edo behintzat gehienen artean, gogo handirik barik onartua izan zan. Sasoi haretan errepublikazale gitxi egoan liberalen artean, gitxiengoa ziran eta errepublikazale bizkaitar honeek barria poztasun handiz hartu eben.

Dana dala, testuingurua oso nahasia izan zan. Esangura horretan gogoratu behar dogu 1872tik 1876ra bitartean euskal lurraldeetan Gerra Karlistea hasi eta garatu zala. Beraz, lehenengo Errepublika espainiarraren urte horreetan Bilbo uria karlisten erasoen biktima izan zan eta horregaitik agintari errepublikazaleek benetako diktadurea ezarri edo inponidu eben Bizkaia uriburuan egoerea benetan berezia zalako. Aurreko urteetan tradizionalismoaren presinoa areagotzen joan zan; esaterako, 1868ko Hauteskunde Orokorretan karlistek boto gehiago lortu zituen Bilbon baina udal hauteskundeetan liberalek irabazi eben.

1868an, Bilboko alkatea Francisco Mac Mahón zan eta bere gobernuan uriko merkataritza eta enpresa munduko ordezkaririk garrantzitsuenak egozan: Mazas, Azaola, Guardaminio, Rochelt eta beste batzuk. Halan da be, udaletxean aldaketak egon ziran. Errepublikeagaz mesfidantzea egoan baina agintariek biztanleei errepublikea ezarri zalako albistea helarazo eutseen berehala. Udalak jakinazo eban auzokideen segurtasuna eta lasaitasuna babestuko zituala baina legeak be betearazoko zituala.

Udalak be adierazo eban Laguntzaileen Batailoi bat sortu ebala karlistei aurre egiteko eta uria defendiduteko. Batailoi hau liberalek kontroletan eben eta euren helburu nagusia karlistei aurre egitea bazan be, uriaren ordena eta segurantzea bermatzea be bazan euren lana.

Gauzak berehala aldatzen hasi ziran eta giroa eta egoerea erradikalizau egin zan. Atxilotuta egozan errepublikazale batzuk kartzelatik urten ondoren Bilboko komite errepublikanoak udal barria proponidu eban eta handik aste batzuetara eurek aldez aurretik proponidutakoa ezarri zan. Baina ezegonkortasuna sekulakoa zan alkateek kargua hartu eta itxi egiten eben bata bestearen atzean, bakotxak denpora gitxi egon zalarik. Hasieran errepublikazale eta liberal moderatuak alkatetzara heldu baziran be, asteak eta hilebeteak aurrera joan ahala liberalak desagertu eta errepublikazaleak baino ez egozan udaletxean. Espainian, Madrilen, be erradikalizazino handia egon zan.

Beste alde batetik, lehen aitatutako liberalen Laguntzaileen Batailoia indarrean baegoan be, Errepublikako Batailoia be osotu zan Errepublikea defendiduteko. Eta liberalakaz batera karlistei aurre egiten lagundu eben. Errepublikako Batailoi honetan 612 gizon egozan eta liberalenean, barriz, 605; beraz, kopuruak nahiko antzekoak izan ziran momentu jakin haretan. Halan da be, Bilboko Errepublikearen aldekoek salatu Eben Espainiako beste leku batzuetan egoann kantonalismo prozesua. Atoan horreek batasunaren aldeko deiari eutsi eutsen. Bitartean errepublikearen aldekoek karlisten ontra burrukatu behar izan eben eta 1874tik aurrera karlistek Bilbo urian ezarritakoo setioari aurre egin behar izan eutsen bilbotarrek (momentu haretan liberalak errepublikazaleek indarra galtzen baizegozan urian) isolatuta geratu baitzan.

Errepublikako Batailoia 1874ko urtarrilean desegin eta udal barria ezarri eta Liberal moderatuek hartu eben agintea barriro eta azken honeek jarraitu eben burrukan karlisten kontra Laguntzaileen Batailoian. Errepublikako batailoan egozanak laguntzaileen batailoian sartu ziran.

Oraindino liberalek karlisten kontra burrukanj ebizala Bilbora heldu zan barri adierazgarria: lehenengo Errepublikea amaitu eta kanpoan egoan errege Borboia Espainiara bueltau zan. Hau 1874ko abenduaren amieran jazo zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu