Euskal bideo-jokoaren eguna ospatuko da Bilbon
2010-09-15 18:28 jardunaldiakHitzordua irailaren 16an izango da, 18:30etik 20:30era bitartean AlhóndigaBilbaon. Hó Play Bideo-jokoen Nazinoarteko jaialdiaren barruan kokatutako ekimenetako bat da.
AlhóndigaBilbaon euskal bideo-jokoaren Eguna ospatuko da eguenean, irailaren 16an, 18:30etik 20:30era bitartean. Hó Play Bideo-jokoen Nazinoarteko jaialdiaren barruan kokatutako ekimenetako bat da.
Bideo-jokoa indar sortzaile bihurtu da –aisialdiaren industria bera baino harago doa–; izan be, mitoak eta erreferentzia estetikoak sortzen ditu kultura garaikidean, eta, aldi berean, horizonte barriak arakatzen ditu, batez be, gure gorputza eta burua esperientzia barrietarantz zabaltzea ahalbidetzen daben teknologia barriakaz.
AlhóndigaBilbaok hainbat errealidade ezagutarazo eta aurkeztu nahi ditu, hóPLAY´10 Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdiaren bitartez. Topagunea irailaren 9an hasi eta 25era bitartean dago martxan eta, bertan, sortzaile handien nahiz sortzaile independenteen produkzinoak erakutsi eta probau ahal izango dira. Era berean, euren originaltasunagaitik, barritasunagaitik eta sormenagaitik nabarmentzen diran proposamenak sarituko dira.
hóPLAY'10 jaialdiaren barruan sartuta, euskal bideo-jokoen lehenengo egun honen helburua da gure inguruan bideo-jokoen sektoreagaz zerikusia daben enpresa, pertsona eta administrazinoen esperientzia eta kezken barri emotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!