X. Zientzia Astea Bilbon zemendiaren 11tik 14ra

Bizkaie! 2010-11-08 17:30

Zientzia eta teknologia herritarrei hurreratzeko eta herritarren artean zabaltzeko makina bat ekintza antolatuko dira bertan, dibersinoa eta entretenimendua bide dala. Hamabost stand izango ditu, horreetako bederatzi UPV/EHUrenak eta ganerako guztiak materia anitzei buruzko jakin-mina piztuko daben bitxikeriaz josita.

Gaur aurkeztu dabe Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan, UPV/EHUk Bilbon antolatzen dauen Zientzia Astearen hamargarren edizioa. Aurten lehenengoz AlhóndigaBilbaon ospatuko da. Aurkezpen prentsaurrekoan izan dira: Iñaki Azkuna, Bilboko Alkatea eta Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko erretorea.

UPV/EHUren Zientzia Astea, Bilboko Alhóndiga Bilbaoko Kulturen Atrioan egingo da zemendiaren 11tik 14ra bitartean. Zientzia eta teknologia herritarrei hurreratzeko eta herritarren artean zabaltzeko makina bat ekintza antolatuko dira bertan, dibersinoa eta entretenimendua bide dala. Hamabost stand izango ditu, horreetako bederatzi UPV/EHUrenak eta ganerako guztiak materia anitzei buruzko jakin-mina piztuko daben bitxikeriaz josita: fisikea, matematikak, geologia, astronomia, robotikea, genetikea, injinerutzea, etab. Esangura horretan, beste hainbat erakundek eta enpresak be erakusmahaiak izango ditue Bilboko azoka horretan, besteak beste, Sener, Guardian, Bilboko Euskal Museoa, 'Madariaga Dorretxea' Euskadiko Biodibersidade Zentroa eta Euskalmet.

Alhondiga Bilbaotik kanpora be zenbait ekintza egingo dira, adibidez, Pagasarrirako igoerea, Itsasadarretik ibilaldia itsasontzian edo fosilak eta zuhaitzak identifiketako txangoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu